Borrar
Toti Martinez de Lezea, Donostiako aurkezpenean, ez da mintzatuko Durango sinatu eta sinatu ibili den 'El maizal'-i buruz, 'Bretxa'-ri buruz baizik. arizmendi

Gipuzkoako 35 liburu-dendak egin dute bat 'Zu non, han DA!' ekimenarekin

Aurten lehen aldiz, zenbait sortzailek aurrez aurreko aurkezpenak egingo dituzte horietako saltokiren batzuetan

Astelehena, 12 abendua 2022, 17:27

Comenta

Durangoko Azokak ateak itxi eta gero, euskal kulturaren plazak bizirik jarraituko du Euskal Herrian zehar, 'Zu non, han DA!' ekimenaren bidez. Horrela, urtarrilaren 7ra arte, 132 liburu saltokitan Durangoko Azokako nobedadeak eskuratzeko aukera izango da, eta horietako 45 saltokitan euskarazko liburu aurkezpenak ere izango dira.

132 liburu-denda horietako 35 Gipuzkoan daude, eta denak jasoko dute Landako gunean aurkeztu berri diren nobedadeen hautaketa bat. Herrika, honakoak dira ekimenarekin bat egin duten Gipuzkoako liburu-dendan: Andoain (Delgado Liburudenda), Antzuola (Itziar Liburudenda), Arrasate (Elkar), Azkoitia (Lujan, Amaitz Liburudenda eta Hizki Papertegia), Azpeitia (Diart eta Pittinka Liburudenda), Beasain (Mirentxu Liburudenda), Bergara (Elkar), Billabona (Basajaun Liburudenda), Donostia (Casa Del Libro, Elkar, Hontza Liburudenda, Zubieta Liburudenda, Garazi Liburudenda, Libreria Aritz), Eibar (Yraolagoitia Liburudenda, Adarabar), Elgoibar (Pitxintxu), Errenteria (Xenpelar Kulturdenda, Mirentxu Liburudenda), Hernani (Elkar), Irun (Elkar), Mendaro (Morroskilo Denda), Mutriku (Sabina Liburudenda), Oiartzun (Urrats Liburudenda), Oñati (Altuna Liburudenda, Haritza Liburudenda), Ordizia (Mugika Liburudenda), Tolosa (Elkar), Zarautz (Garoa Liburudenda), Zumaia (Otaño Liburudenda) Zumarraga (Urki Liburudenda, Legazpi Liburudenda).

Aurpezpenei dagokienez, Gipuzkoan honako hauek egingo dira, astekehen honetan, abenduak 12, hasita.

Aurkezpenak

  • Donostia. Abenduak 12. Josean Elosegi. 'Dikeak' (Alberdania). Elkar Fermin Kalbeton, 18:30ean..

  • Donostia. Abenduak 15, Toti Martinez de Lezea 'Bretxa' (Erein). Casa del Libro, 19:00etan.

  • Donostia. Abenduak 16. Aiora Aizpuru. 'Natura Gure esku' (Alberdania). Elkar Bergara kalea, 18:00etan.

  • Antzuola. Abenduak 20, Jakoba Errekondo, 'Ilargia eta Landareak. Hitzaldi-kontsultategia', Itziar Liburudenda, 18:00etan.

  • Azkoitia. Abenduak 16. Maite Lopez. 'Amatu' (Alberdania). Amaitz liburudendan 18:30ean.

  • Azpeitia. Abenduak 14. Nahikari Gabilondo. 'Tximeletak eta gozokiak' (Ibaizabal). Pittinka Liburudenda, 17:00etan.

  • Beasain. Abenduak 15. Amaia Telleria 'Zuhara-Klionaren kanpaiak' (Alberdania). Mirentxu Liburudenda, 19:00etan.

  • Bergara. Abenduak 13. Arrate Egaña. iItzalen Distira' (Erein). ELKAR, 18:00etan.

  • Eibar. Abenduak 14. Elena Olave. 'Keinura itzuli' (Susa). Adarabar, 17:00etan.

  • Eibar. Abenduak 21. Eider Perez 'Kiratsa' (Pamiela), Adarabar, 17:00etan.

  • Elgoibar. Abenduak 14. Aritz Gorrotxategi, 'Uda Betea' (Elkar). Pitxintxu, 19:30ean.

  • Tolosa. Abenduak 15. Arantxa Urretabizkaia, 'Azken etxea' (Pamiela). Elkar, 18:00etan.

  • Zarautz. Abenduak 14. Iñaki Segurola zenaren 'Ganorexia' (Alberdania) izango dute hizpide Garoa Liburudendan, 19:00etan.

  • Zumarraga. Abenduak 14 Andoni Agirrezabalaga. 'Etxe berdea' (Erein) 19:00etan.

Gainerako lurraldeetako saltoki atxikiak eta aurkezpenen egutegia hemen aurki daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako 35 liburu-dendak egin dute bat 'Zu non, han DA!' ekimenarekin

Gipuzkoako 35 liburu-dendak egin dute bat 'Zu non, han DA!' ekimenarekin