Borrar
Haritz Alberdi (Getariako alkatea), Fernando Saenz de Ugarte (Dantzaz-eko zuzendaria), Beñat Gereka (dokumentalaren zuzendaria), Gurutze Izagirre (Kazetaria) eta Ion Irurtzun (Elkano Fundazioko zuzendaria).
Itsasoak pizten gaitu

Getariak izan duen itsas nortasuna azaleratzeko dokumentala

Iragana, oraina eta etorkizuna batuz, itsasoa «transmisiorako olatu» izanda, Beñat Gerekak ikus-entzulea itsas-munduarekin harremantzera bultzatu nahi du

J. A.

Asteartea, 30 abuztua 2022, 12:56

Comenta

Getaria «itsasotik sortutako herria» delako, bere historian zehar hari «begira» egon dena, eta duena izaera sortzeko funtsezkoa izan delako otu zitzaion Beñat Gereka getariarrari 'Itsasoak pizten gaitu' dokumentala sortzea, «itsas-nortasunaren erakusleiho» dena.

Kostako herrien eta itsasoaren arteko harremanak askorako eman du literaturan zein zineman. Ez da urrutira joan behar hala dela ikusteko. Hori bai, maiz begirada berdina izan da eta Gerekak oraingoan pausu bat harago joan nahi izan du. Iragana, oraina eta etorkizuna batuz, itsasoa «transmisiorako olatu» izanda, lanak itsas-munduarekin harremantzera bultzatu nahi du ikus-entzulea. «Itsasoa balorean jarri nahi da, emakumeen egoera iluna argitara eman, etenik gabeko balio katea dela azaleratu, aldaketa sozio-ekonomikoa, artea… Itsasoa ardatz hartuta gizartean dauden arrakalak bistaratu eta ura bide egokia hartzera eraman», zehaztu du egileak.

'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpena irailaren 2an izango da, gaueko 21:30ean, Bista Onan (Getaria), Getariako Udalak eta Elkano Itsas Herria ekimen kulturalak antolatu duen ospakizunen artean.

«Herriko kaleetatik itsasora egindako bidaia bat izan da. Neuk ere, getariarra izan arren, ez nuen portuko bizitzaren berri. Itsasoak ordea adar ugari zipristintzen ditu eta guztiekin irudi osoago bat osatu nahi nuen. Hori horrela, itsasoa arrantzatik, genero ikuspegitik, historiatik, inmigraziotik, gastronomiatik edota artetik begiratzen saiatu naiz», azaldu du Gerekak.

'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpenean izan ziren zuzendari eta ekoizlea, Beñat Gereka; Haritz Alberdi, Getariako alkatea; Ion Irurzun, Elkano Fundazioko zuzendaria; Fernando Saenz de Ugarte, Dantzazeko zuzendaria; eta Gurutze Izagirre, Berriako kazetaria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariak izan duen itsas nortasuna azaleratzeko dokumentala

Itsasoak pizten gaitu: Getariak izan duen itsas nortasuna azaleratzeko dokumentala