Borrar
2023ko Antzerki Topaketako irudi bat. D. U
35. Gazteen Antzerki Topaketa

Gazteak eta antzerkia, bizirik dagoen binomioa

Donostiako Udalak 35. Gazteen Antzerki Topaketan izen emateko epea ireki du

J. Agirre

Asteazkena, 21 otsaila 2024, 12:17

Comenta

Gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da helburu den Donostiako Gazteen Antzerki Topaketako 35. ediziorako izen ematea jada irekia dago eta nahi duen orok jada izen eman dezake. Ekimenak interprete zein sortzaile moduan, agertoki gainean edo atzean, eta ikusle bezala gazteek antzerkiarekin duten harremana indartu nahi du, besteak beste, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura sustatuz.

Hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei bideratuta dago deialdia. Taldeak ezingo dira profesionalak izan, partaideak 14 eta 30 urte bitarteko gazteak izan beharko dira eta inprimakia bete eta gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali beharko dute antzezlanaren argazki adierazgarri batekin.

Jasotako proposamen guztiak aztertuko ditu Maria Blanco, Luix Mitxelena eta Arnatz Puertasek osatutako epaimahaiak. Euskararen erabilera aintzat hartuko dute eta lehentasuna emango diete Donostiako ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independenteei (zentro batekin lotura ez dutenak); azken horien kasuan, taldeko partaideen %50ak, gutxienez, hirian erroldatuta egon beharko dute.

Antzezlan hautatuak sei agertokitan taularatuko dira: Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea) eta Lugaritz Kultur Etxea, Kontadores Gazte Zentroa eta Kutxa Kultur Kluba. Taldeen parte-hartzea sustatu eta elkar ezagutzeko, amaiera-ekitaldi bat ere antolatu da; eta, hala, sari ematea eta festa izango dira ekainaren 15ean.

Aurreko edizioetan bezala bi kategoria izango dira: juniorra (14-18 urte bitarteko parte-hartzaileak) eta seniorra (18-30 urte bitarteko parte-hartzaileak). Bakoitzean hiru sari banatuko dira: Obra onenari, berriro antzezteko aukera eta bi antzerki emanalditara joateko sarrerak; Talde artistiko onenari, bi antzerki emanalditara joateko sarrerak; eta taularatze onenari, bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.

Sari osagarri moduan, kategoriako irabazle guztiek trebakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia, eta talde guztiek izango dute diru-laguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko eta abarretarako gastuak ordaindu ahal izateko.

Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango zaio. Talde bakoitzak bere antzezlanaren kartela izango du aurten. Material horrek taldearen sustapena egiteko balio izan dezake.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteak eta antzerkia, bizirik dagoen binomioa

Gazteak eta antzerkia, bizirik dagoen binomioa