Borrar
Metrokoadroka Kolektiboaren 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' obrako irudi bat. Kulturaz
'Zeozertan dabil bainaez dakit zertan'

«Ezohiko familia ereduen gogoeta» umoretik planteatzen duen obra

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' larunbat honetan Gazteszenan antzeztuko du Metrokoadroka Kolektiboak

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 22 iraila 2023, 17:51

Comenta

Oholtza gainean «ondo pasa eta publikoa entretenitzeko» asmoa inoiz ahaztu gabe, «ezohiko familia ereduen gaineko gogoeta» proposatu nahi du Metrokoadroka Kolektiboak 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanarekin. Larunbat honetan Gazteszenan izango da, 19:30ean hasita, postpandemiak sortutako «deskonexio sentsazioa» eta itxialdian bizitakoa, etxeen barnean geratutakoa, barre artean lantzeko.

Egongela bat, edozein egongela, da antzezlanaren agertokia. Hiru lagun -hasieran ez dago argi zein den hiruen arteko harremana- dira protagonista eta euren arteko harremana obrari erritmoa emango diona, sitcom-en estiloa hartuz baina «poesia bisual» askorekin, 'irekitzen' den ate batekin eta barre eta txalo enlatatuekin. «Familiaz hitz egiteko komedia telebisioaren estruktura hartzea oso interesgarria iruditu zitzaigun», azaltzen du Oier Guillan zuzendariak.

Ideiaren lehen hazia itxialdian etorri zen, bertan zehaztu baitzen «nork ahal zuen nor zaindu, norekin konbibitu genezakeen» eta, beraz, zer zen 'familia'. «Baina konturatu ginen bazirela beste familia ereduak, lotura biologikorik gabekoak, eta hauek ere bananduak geratu ziren». Postpandemiak sakondu egin zuen «deskonexio» pertzepzio hori.

Antzezlan honekin Metrokoadroka Kolektiboak aspaldian zuen asmo bat ase du Guillanek nabarmendu bezala. Izan ere, Dramaturgia berriaren lehen deialdian 2016an 'Miss Karaoke' obra produzitu zutenetik nahi izan dute «plantel berri bat osatu eta egunerokoan lan egiten ez genuen jendearekin aritzeko». Hala, lehen ideia buruan zutela, Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran 'fitxatu' zituzten eta haiekin sortu zuten obra. «Antzerkian korronte ezberdinak daude eta gurea ez da autore teatroa, ideia batzuetatik abiatuta sormen prozesuan bertan aktoreekin batera idazten dugu obra zuzendaritzatik».

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan'

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan'
  • Konpainia: Metrokoadroka Kolektiboa.

  • Lekua: Gazteszena (Egia).

  • Ordua eta eguna: Larunbata, 19:30.

  • Prezioa: 10 euro.

  • Hizkuntza: Euskara.

Era horretan, «errealitatetik» abiatzen da obra, inguruan ikusi dituzten kezkak txertatu baitituzte «familia zer den galdera zintzoki lantzeko». Muga bakarra ezarri diote euren buruari, «topikoetan ez erortzen saiatzea, friboloak ez izatea». Sitcomen imajinarioa baliatuta eta kodeekin jolastuz, «denok buruan uste duguna baino sartuagoa duguna» Guillanen hitzetan, gaia mahai gainean jarri dute «umoreak ikuslea obraren barrurago sartzen» duelako

Obran oso presente dagoen umorea eta edozein gaia barretik lantzeko gogoa izenburutik beratik nabaritzen da. Anekdota edo gaizki-ulertu baten ondorio dela kontatzen du Guillanek, duela urte batzuk programatzaile batek bidalitako mezu elektroniko batek emana. «Bertan 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' obraren katxeta, behar teknikoak, etab. eskatzen zizkigun eta harrituta geratu ginen obra ez zelako existitzen». Halako batean bonbilla piztu zitzaien: programatzaile batek beste bati Metrokoadrokaren azken lanei buruz galdetu ziela eta honek horixe erantzun ziola, 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan'. «Hain grazioso iruditu zitzaigun, eta aldi berean batzuetan bizi dugun deskonexioaren adierazle, programatzaileari erantzun geniola noizbait obra hori egingo genuela». Hala izan zen eta larunbat honetan Gazteszenako oholtzan antzeztuko dute. Ostean Getxon, Usurbilen (urriak 22), Iruñean, Galdakaon, Laudion, Oionen eta Durangon izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Ezohiko familia ereduen gogoeta» umoretik planteatzen duen obra

«Ezohiko familia ereduen gogoeta» umoretik planteatzen duen obra