Borrar
Kai Nakairen promozio irudia

Euskarazko reggaetoia eta beste hainbat osagai 'Baimenik gabe' diskoan

Azken hilabeteetan Tamara Moreno (Aravecia) diseinatzailearekin lan egin du, Julen de la Sernak zuzendutako hiru bideoklip aurkeztu ditu, eta Jon Maia izan du bidaide

Nerea Azurmendi

donostia.

Asteartea, 24 azaroa 2020, 11:49

Comenta

Kai Nakairen 'Baimenik gabe' diskoaren atzean gauza asko daude: Iratxe Aguilera gasteiztarra; orain dela urtebete irabazi zuen Durangoko Azoka Sormen Beka; euskarazko reggaetoia; genero-rolei, ahalduntzeari eta beste zenbait gairi buruzko ideia interesgarriak; hainbat sortzailerekin izan duen elkarlanaren emaitza...

Bere burua Kai Nakai bezala ezagutarazten duen Aguilera martxoaz geroztik joan da kantak eta bideoklipak aurkezten. 'Kolpe' izan zen aurrenekoa, beka eman ziotenean egin zuen proposamena zertan gauzatuko zen erakutsi zuena. Azken hilabeteetan Tamara Moreno (Aravecia) diseinatzailearekin lan egin du, Julen de la Sernak zuzendutako hiru bideoklip aurkeztu ditu, eta Jon Maia izan du bidaide.

Lan hori guztia atzo aurkeztu zen 'Baimenik gabe' diskoan islatu da. Euskaraz gutxi landutako generoak eraman ditu diskoko bederatzi abestietara, adieraziz gazteei gustatzen zaiela eta Euskal Herrian hutsune bat dagoela. Horrekin batera, genero honek berarekin dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, «matxista ez den reggaetoia egin daitekeela erakutsiz». Eta emakumeek ere reggaetoia egin dezaketela aldarrikatuz, nahiz eta gizonezkoak izan nagusi.

Dupla, Xsakara, STR eta Mikel Urdangarinen kolaborazioak aurki daitezke diskoan, eta pieza nahiko bitxiak, hala nola aurrenekoa, 'Denboraren atea', egun desagertuta dagoen Arabako euskalkian abestua, XVIII. mendeko Juan Bautista Gamizen koplak biltzen dituena. Osatu duen taldea aurkezteko ere balioko duen lehen kontzertua Durangon emango du, abenduaren 4an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko reggaetoia eta beste hainbat osagai 'Baimenik gabe' diskoan

Euskarazko reggaetoia eta beste hainbat osagai 'Baimenik gabe' diskoan