Euskara eta kultura bihotzetik zabaltzeko azoka
Leloa eta Udatxo eta Baluk egindako kartela aurkeztuta, benduaren 5etik 8ra izango den 59. Durangoko Azokarako atzera kontaketa abiatu da
Hasi da Durangoko Azokara begirako urteroko atzera kontaketa. Beste urtebetez literaturak, musikak, hitzaldi, solasaldi eta tailerrek Landako Gunea euskararen plaza bihurtuko dute, aurten abenduaren 5etik 8ra eta 'Hartzea ematea DA!' izenburupean. Asteazken honetan aurkeztu dute Udatxo eta Balu artista gipuzkoarrek «eskurik esku» eta «oso berezitzat jo duten prozesuan» kartel eta leloa Landakon egindako agerraldian
Publicidad
Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak esan bezala «azken hilabeteetan ibilian ibilian» aritu da lantalde antolatzen, eta haientzako esker hitz beroak izan ditu. «Abenduaren 5a ailegatzeko gogoz gaude, sortzaile eta kulturzaleen bultzada harturik ilusio handia dugu». Ez da aurkezpenean aitortzarako izan den tarte bakarra, Nerea Mujika Gerediagako presidenteak oroitu bezala «euskarazko sorkuntzari bultzada emateko» sortu baitzuten Durangoko Azoka. «Ilusio handiz ekin zion makina bat kideren bultzadari esker eta gerora hainbat lagunek jardun dute indarra ematen». Horien artean esker hitz bereziak izan ditu duela hilabete batzuk hil zen Jon Irazabali, 30 urtez azokaren zuzendari izandakoari. «Ondare itzela utzi digu eta aurtengo azokan gogoan izango dugu».
Atzera begira horretan, Mujika pozik azaldu da «Durangoko Azoka indartsu» bat dugulako egun. «Hasierako ametsak marrazten joan gara urteotan eta sortu dugun irudia koloretsua, anitza, indartsua eta ederra da. Iaz esan bezala, fantasia hutsa». Hori bai, ardura ez du ezkutatu eta oraindik lanerako beharra dagoela argitu du. «Euskarak oraindik badu lan horren beharra, euskarak ez baitu trabarik eta epairik behar, guztiok kabitzeko moduko bide zabalak baizik», aldarrikatu du. Ildo horretan, Gerediaga Elkartetik lanean jarraitzeko asmo irmoa erakutsi du eta aurten geruza ugariko topaketa eratuko dela esan.
Noticia relacionada
Hainbat kartel, keinu eta erreferentzia biltzen dituen collage-a
Kapa askoko lan hori ederki asko jasotzen du Udatxo eta Balu artistek egindako kartelak. Hariari tiraka Gaztelurrutiak defendatu zuen Durangoko Azoka «euskal kultugintzaren biriketako bat dela, eta ez birika sinbolikoa bakarrik». Hala, 59. edizioari begira ezarritako helburuak betetze aldera elkarlanerako deia egin zuen. «Sinetsita gaude elkarren eskutik aritzea ezinbestekoa dela eta ekarpena alde askotatik egin daitekeela».
Aisialditik harago
Hitzartzean kultura «aisialdi hutsa baino askoz gehiago» dela defendatu zuen, besteak beste «kritika» edo «mundua ulertzeko eta munduan egoteko» modu bat. «Kultura jasotzea gizarteari bueltan emateko bide bat da», hausnartu zuen. Era berean, hizkuntza bat bizi dadin erabilera «Ezinbestekoa» izanda, kulturak euskarari «funtsezko ekarpena» egiten diola oroitu zuen. «Euskaraz jasotzen eta euskaraz ematen den kulturak euskaraz bizitzen eta euskara biziagotzen laguntzen digu». Hala, erronka nagusietako bat jarri zuen mahai gainean, sortzaile aldetik falta ez baitago –«sorkuntza oso aberatsa da»–, baina honek guran «nahikoa hartzaile» ez duela ohartarazi zuen. «Hor dago premia eta azokak horri erantzuteko ahalegina egingo du».
Publicidad
Izan ere, Gerediagatik hainbatetan zabaldu duten bezala «kultura ispilu» bat da eta, beraz, gizarteaz asko dio. «Nor garen erakusten digu eta irudi hori gure praktikarekin osatzen dugu», oroitu zuen Gaztelurrutiak. Orain, sortzaile, argitaletxe edo diskoetxeak egindako proposamenak jasota, espazioetako arduradunen lana izango da lau eguneko programazioa antolatzea. Honi buruzko xehetasun gehiago jakiteko hurrengo agerraldira itxaron beharko da.
Online denda
2023ko 'Fantasiazko' edizioak utzitako emaitzak eskuan, antolakuntzak ez du inolako zalantzarik izan eta pandemiaz geroztik «jaialdia berreskuratzeko» lan horretan, 2024ko Durangoko Azokan ez da izango online dendarik. «Azken urteotan lelo eta karteletan gure buruari erreferentzia egin diogu eta horrek jaialdi presentziala esan nahi du», azaldu du. Hala, euskaltzale orori dei egin dio abenduaren 5etik 8ra bertaratzera.
Publicidad
Agerraldian izan dira ere Gerediaga Elkarteko eta azokaren guneetako arduradunez gainera erakunde babesle eta kolaboratzaileetako ordezkariak: Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundiak; Durangoko Udala, BBK Fundazioa, Eroski, Euskaltel Fundazioa, Konfekoop eta aurten batu den EITB.
Sortzaileek, argitaletxeek, diskoetxeak eta bestelako kultur-egitasmoek Durangoko Azokaren espazioetarako -Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia- egitaraua osatzeko proposamenak egiteko epea pasa den astean, urriaren 7an, itxita igaro zen lehen langa. Hori bai, aurkezpen, tailer, solasaldi, musika emanaldi, antzezpen eta proiekzioei buruzko xehetasunak jakiteko hurrengo agerraldira itxaron beharko da.
Publicidad
Ohi bezala Durangoko Azoka Ikasle Goizarekin abiatuko da eta oraindik gazteei bideratutako beste ekimen klasiko batean, PortaDA erronkan izen-emateko aukera dute. Honen bidez Lanbide Heziketa, Derrigorrezko Bigarrengo Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleek euskarazko liburu eta diskoen azalak birsortzeko parada izango dute. Azaroak 29ra arte bidal daitezke proposamenak ikaslegoiza@durangokoazoka.eus helbide elektronikora. Saria 'Musika eskoletan' programan saio bat izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión