'Errege begi bakarra' bihar eta etzi izango da Donostian

Aspaldian ikusii ez diren bi emakumek beren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute, baina konplikatzen joango da

J. Agirre

Jueves, 4 de abril 2024, 11:56

Aspaldian elkar ikusi ez duten bi lagun, Lidia eta Sandra, eta haien bikotekideak, David eta Ignacio, dira ostiral eta larunbat honetan Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko den 'Errege begi bakarra' antzezlaneko lau protagonistak. Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz eta Oier Zuñigak gorpuzten dituzte pertsonaiak. Antzezlanak 70 minutu irauten ditu eta euskaraz ekarriko dute.

Publicidad

Bi emakumeek beren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute. David istiluen aurkako polizia bat da. Eta Ignacio berriz, manifestazio batean gomazko bola baten ondorioz begi bat galdu zuen dokumentalista sozial bat. Hori guztia presente dagoen politikari baten diskurtsoek girotuta. Testua Marc Crehuetek idatzi zuen eta oholtzaratzea Fernando Bernuések zuzendu du, baita eszenografiaren diseinua ere.

  • Noiz: apirilaren 5a eta 6a, 19:30ean.

  • Non: Antzoki Zaharra (Donostia).

  • Konpainia: In Extremis Teatro + Tanttaka Teatroa.

  • Prezioa: 22 eta 16 euro.

Horrela hasiko da konbentzimenduen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratz hau. Errege begi bakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean kokatu nahi gaitu indarraren neurrigabeko erabileran.

In Extremis Teatro eta Tanttaka Teatroaren elkarlanaren fruitua da, Jantzien diseinu eta gauzatzea Ana Turrillasek egin du, Argien diseinu eta gauzatzea David Bernués (Acrónica Producciones) eta ekoizpena Ane Antoñanzasek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad