Bizkaiko Taldekako txapelketa

Erabakita geratu dira maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoak

Arratsaldean izango dira eta finalaurreko bakoitzeko irabazleak egun horretan bertan ospatuko den finalean kantatuko du

Iker Mendia

Lunes, 13 de mayo 2024, 15:04

Pasa den aste-bukaeran izandako azken saioen ostean Bizkaiko Taldekako txapelketaren lehenengo fasea amaitu da dagoeneko, eta erabakita geratu da zeintzuk izango diren maiatzaren 25ean, Arrigorriagan, jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko duten taldeak.

Publicidad

Martxoaren 15etik eta maiatzaren 3ra bitarte ospatu diren zortzi kanporaketen ostean (finalaurrekoetan parte hartuko duen bederatzigarren taldea zozketaz erabaki da), Pirata bertso-taldea, Troiako zaldia, Zapatilapeko txikliek, LauBuru, LeartiBai+, Zornotzako Bertso Oskola, Durangalduek, Far West eta Taket taldeak sailkatu dira finalaurrekoetan kantatzeko. Arratsaldean zehar hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakoitzeko irabazlea gauean jokatuko den finalera sailkatuko da.

Arrigorriagako eskolan 16:00etan izango den saioak abiatuko ditu finalaurrekoak eta bertan izango dira kantuan Pirata bertso-taldea, Troiako zaldia eta Zapatilapeko txikliek. Honen amaieran, 17:30ean, izango da bigarren finalaurrekoa herriko kaleetan zehar eta orduan izango da LauBuru, LeartiBai+ eta Zornotzako Bertso Oskolaren txanda. Hirugarren eta azken finalaurrekoan arituko dira Durangalduek, Far West eta Taket 19:00etan Arrigorriagako kaleetan

Finala 22.00etan izango da Elizondo jatetxean eta finalaurreko bakoitzeko talde irabazleek parte hartuko dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, dena dela, Arrigorriagakoa egun osoko jaia izango da, goizean Bizkaiko eskolarteko finalak jokatuko baitira.

Zehazki, 10.00etan eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako eskolan. Bertan, 200 ume eta gaztetxo inguru batuko dira, eta adinaren arabera, 6 mailatan lehiatuko dira. Ostean, 11.30ean bat-bateko txapelketaren finala izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad