Eneko Sagardoyk bukatu du 'Betiko gaua' kortoa filmatzen

Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearen gidoia du oinarri eta Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira protagonista nagusiak

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 6 de febrero 2023, 15:42

Eneko Sagardoy aktore eta idazleak lehen film laburra grabatzen amaitu du aste honetan. Orain arte kameraren aurrean 'Handia', 'Errementari edo aste-bukaera honetan diren Goya sarietarako bost hautagaitza lortu dituen 'Irati' filmetan parte hartu ostean, durangarra kameraren beste aldera igaro da eta zuzendari moduan aritu da 'Betiko Gaua' film laburra filmatzen.

Publicidad

Abentura berri honen abiapuntua 'Buruz buru' (Lanku, 2018) liburu kolektiboa da. Bertan Sagardoyk Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleari gaia proposatu zion eta honek hitz lauz idatzitako testua du kontagai pelikulak, Sumendi ekoiztetxetik ohar bitartez jakinarazi zutenez.

'Betiko gaua' film laburraren protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Lehenak bigarrena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko du, sinopsi laburrean aurreratu dutenez.

Arabako Mendialdean grabatu dute film laburra eta behin lanak bukatuta 2023an zehar estreinatzea espero da. Kortoekin egin ohi denez, zine jaialdi desberdinetara aurkeztea da ekoiztetxearen asmoa. «Tokirik egokiena topatzen saiatuko gara ea interesik pizten duen», azaldu dute Sumenditik. Xanti Salvador (soinua), Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja (musika) eta David Heras (efektu digitalak) daude, besteak beste, lantaldean.

Laugarren elkarlana

Galapan, Sumendi eta Ikusgarri Filmen ekoizpena da, lehen biek elkarlanean sortutako laugarren film laburra da, aurrez 'Kinka' (Maider Oleaga, 2021), 'Berak baleki' (Aitor Gametxo, 2021) eta 'Irrits' (Maider Oleaga, 2021) kortoak grabatu ostean.

Publicidad

ICAAren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin filmatu dute ekoizpena Galapan (Ander Barinaga-Rementeria, Carmen Lacasa), Sumendi (Ander Sagardoy, Eneko Sagardoy) eta Ikusgarri Filmsek (Paul Urkijo) ekoiztetxeek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad