Borrar
Miren Ibarretxe. y Molly Stinchfield.

'Egoitza artistikoa 7', sare artistikoen sorrera sustatzeko ekimena

Miren Ibarretxe eta Beñat Achiaryren zuzendaritzapean, La Faktoria zentroan ari da burutzen hilaren 16a arte

Larunbata, 10 abendua 2022, 13:29

Comenta

Noainen (Nafarroa) kokatutako La Faktoria dantza garaikideko eta mugimenduko arteen inguruko nazioarteko zentroan, Miren Ibarretxek eta Beñat Achiaryk zuzentzen duten arte egoitza bat ari da burutzen egunotan, Euskal Herriko lurralde desberdinak harremanduko dituzten sare artististikoen sorrera sustatzeko helburuarekin.

Egonaldian, Marta Coronadok eta Laida Aldazek zuzentzen duten zentroak jakinarazi duenez, «Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian lan egiten duten artistek parte hartzen dute. Prestakuntza-ekimen horren helburua da lurraldean arte-sareak sortzea sustatzea, sorkuntzarako espazio partekatu bat eskainiz». 'Egoitza artistikoa 7' abenduaren 16an amaituko da, eta parte hartzeko aukeratuak izan diren artistek (deialdia joan den irailean egin zen), egoitzaren amaieran haien proposamenaren aurkezpen publikoa egingo dute.

Zuzendariei dagokienez, Maria Ibarretxe (Bilbo, 1977) artista bisuala eta eszenikoa da, eta performancea, ikus-entzunezko sorkuntza, soinu-instalazioak eta koreografia lantzen ditu. Arte dramatikoan trebatu zen Euskadin, eta zuzendaritzan EICTV/Kuban. Lantegietan eta mintegietan parte hartu du Meg Stuart, Mark Tompkins, Vera Mantero, Paul B. Preciado, Jeremy Wade, Bojana Kunts eta Pere Portabellarekin. 2003an, Estatuko lehen Drag King lantegian parte hartu zuen. 2002an, Alaitz Arenzanarekin batera, SRA. POLAROISKA kolektiboa eratu zuen, eta hainbat sari jaso zituen; besteak beste, 'Gure Artea', 2017ko jarduera sortzaileagatik, 'Ertibil 2012', Madrilgo 2012ko Koreografia Lehiaketa eta INJUVE Audiovisual 2003.

Lankidetzan dihardu Koen de Preter koreografoarekin Belgikan, Renate Keerd eszena-zuzendariarekin Estonian eta Miriam Sedacca ikusmen-artistarekin Japonian. 2014az geroztik, Ibarretxek dolu-egoerei buruzko hausnarketa egiten duen proiektu-prozesu bat landu du Belgikan, Hego Korean, Ingalaterran, Japonian eta Euskadin. 2022an, Eusko Jaurlaritzak koreografia-sorkuntzako ikerketa-beka bat eman zion, eta ART OMI Eremuak egoitzak (New York estatuan) eta Moving artists beka (Kurdistan - Irak) eskuratu zituen, proiektu-prozesu horren barruan hurbilketa eta alderdi berriak elikatuz eta garatuz, horrela.

Beñat Achiary (Donapaleu, 1947) abeslaria, musikaria eta irakaslea da. Euskal Herriko ahozko tradizioan hezia, Baionako Kontserbatorioaren titularra izan zen eta Parisko eta Lyongo goi-mailako kontserbatorioetan ere irakasle izan zen. 60 disko baino gehiago ditu, dantzarako edo antzerkirako musikekin; besteak beste, 'Oihana Auhenka', 'Harria ta Herria', 'Burdina' (Andaluziako familiak Bilbo eskualdeko burdina-meategietara iritsi zireneko garaitan inspiratua), 'Lam Dyali' (Aimé Césaireren Afrikari eskainitako olerkiak), 'Poeta bat New York' ('Olerkari bat New Yorken', flamenkoaren, inprobisazioaren eta musika afroamerikarren arteko topaketa).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Egoitza artistikoa 7', sare artistikoen sorrera sustatzeko ekimena

'Egoitza artistikoa 7', sare artistikoen sorrera sustatzeko ekimena