Arratsaldeko saioko irudia. XDZ

Bat egin zuten Barañainen Bertso Egunak eta Bertso Eskolenak

Bertso eskolara itzuli izan balira bezala aritu ziren Bertso Eguneko saio nagusian Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia.

Domingo, 27 de enero 2019, 12:24

Festa bikoitza izan zuten atzo bertsozaleek Barañainen, bat egin baitzuten bertan Bertso Eskolen Egunak eta Bertso Egunak. Horrela, neurri batean, aintzat hartu zen eskolek bertsolaritzari egiten dioten ekarpen eskerga, bertso eskolek izan zirelarik gai arratsaldeko emanaldian.

Publicidad

Goiz hasi zen eguna, 11:00etan. Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok 'Enkarguz' emanaldia estreinau zuten Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik. Kantu bat sortzeko prozesua erakutsi zioten publikoari, horretarako musikaren, metrikaren eta hitzen inguruko eskola bikaina emanez. Jarraian, poteoan ibili ziren lau tabernatan Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa.

Arratsaldeko saioan, Edurne Azkarate aurkezleak gidatuta aritu ziren, bertso eskola irudikatuz, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia.

Hitzordua baliatuz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egin zuengoizean. Ondotik, otsailaren 9an hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad