'Irudia + Hitza' itxiera ekitaldia amaitzeko
Bisitariek Ainara Azpiazu 'Axpi' irudigileak hautatutako zenbait testu irakurriko dituzte zuzenean, bitartean Axpi marrazten dela
Miércoles, 8 de diciembre 2021, 12:52
Gaur amaituko da egunotan izan den 56. Durangoko Azoka. Presentzialtasuna berreskuratuta eta bertaratzeko txanda hartzeko beharrarekin, kulturzaleek ezin hobe erantzun dute eta giro aparta izan da. Iaz online edizioa egin ostean, gertutasuna eta elkarrekin egotea eskertu dute saltzaile zein erosleek.
Publicidad
Azkena izateagatik ez da maila jaitsiko gaurko ekitaldi egitarauan eta lehen ordutik itxialdi-ekitaldira arte amaiera borobila emango diote antolatu diren aktibitateek. Besteak beste, Alberto Barandiaranek 'Gurea falangista zen' erreportaje-kronika aurkeztuko du Ahotsenea espazioan eta Iban Gorriti kazetariak '31 vidas. El bombardeo contra Durango' testigantza-liburua izango du hizpide Talaian. Biak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus atarian.
Irudia + Hitza, zuzeneko sorkuntza ikuskizunak emango dio amaiera 56. edizioari. Bisitariek Ainara Azpiazu «Axpi» irudigileak hautatutako zenbait testu irakurriko dituzte zuzenean, bitartean Axpi marrazten dela. Datorren urteko azokako egunak ere iragarriko dituzte itxiera ekitaldian.
Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.
-
16:00 – 16:30 Jon Prieto Guisasola. Adagio Rojo
-
13:20 – 13:50 Astoturfer. Astoturfer
-
14:30 – 15:00 Nahiak nahi. Beldurra
-
15:40 – 16:10 Liher. Eta hutsa zen helmuga
-
16:50 – 17:20 Klak!son. Puntu urdin margotua
-
18:00 – 18:30 Giante. Hamaika
-
19:10 – 19:40 Madeleine. Ezin dena
-
20:20 – 20:50 Screamers and sinners. Screamers and sinners
-
21:30 – 22:00 Errietan. Errietan
-
14:00 – 14:00 Zehar kable sormen taldea. Belarri bero, bai esan? (Irudienea – Zugaza)
-
15:30 – 16:00 Marijesiak 4:00 bederatzi gau hotzetan dokumentala (Talaia- Musika Eskola)
-
12:00 - 12:30 Matz & Leonard chmineau. Jacob. Gaueko langilea (Ahotsenea – Landako)
-
12:30 – 13:00 Tupust! komikigileen kolektiboa. Tupust! Zu! (Ahotsenea – Landako)
-
13:00 – 13:30 Juan Kruz Igerabide. Doneaneko alaba (Ahotsenea – Musika Eskola)
-
13:30 – 14:00 Fernando Rey. Infinitua ihi batean (Ahotsenea – Musika Eskola)
-
14:00 – 14:30 Oihana Arana. Lazunak azkazaletan (Ahotsenea – Musika Eskola)
-
15:30 – 16:00 Ibon Muñoa. Gure ama lur feminista (Ahotsenea – Landako)
-
16:00 – 16:30 Elena Martinez Rubio. Egun gorrietan (Ahotsenea – Landako)
-
16:30 – 17:00 Alberto Barandiaran. Gurea falangista zen (Ahotsenea – Landako)
-
17:00 – 17:30 Ganbila antzerki bilduma (Ahotsenea – Landako)
-
17:30 – 18:00 Amaia Telleria eta Teresa Calo. Pitzatuta gaude denok / Aurkituko zaitut (Ahotsenea – Musika Eskola)
-
18:00 – 18:30 Hatsaren Poesia 2021 (Ahotsenea – Musika Eskola)
-
13:30 – 14:30 Mahaingurua: Oskia Ugarte, Sahatsa Jauregi eta Maria Mur. Sorkuntza digitala. Zer behar dute sortzaileek, zer proiektu mota gerturatzen da (Kabi@ - Landako)
-
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Txatxilipurdi. Komunikazio ez bortitza: bizi hizkuntza bat (Talaia – Landako)
-
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Sanz Azkue eta Eñaut Agirre Goia. Gure faunari eta florari begira (Talaia – Landako)
-
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Pello Ulazioa Ibarzabal. «Aita hor dago», aitatasuna, maskulinitatea eta zaintza (Talaia – Landako)
-
14:00 – 14:45 Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar. Bergara, Serafin Esnaolaren begirada. 1965-85
-
14:45 – 15:00 Aitor Alberdi. Turnoka
-
16:00 – 20:00 DEMAS.A (urte osoan zehar herri-herri euskaraz egiten diren laburmetraia lehiaketatan finalista geratu direnen finala)
-
16:00 – 16:30 Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Raquel Samitier. Rotia eta Rensu
-
18:00 – 18:30 Ene Kantak. 3 Ene Kantak (Saguganbara – Elkartegia)
-
19:00 – 20:00 Itxiera ekitaldia Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin. Irudia + Hitza, zuzeneko sorkuntza (Talaia – Landako)
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión