57. Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra izango da

Bihar, irailak 1, zabalduko da erakusmahaiak alokatu eta egitaraurako proposamenak aurkezteko epea

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 31 de agosto 2022, 17:13

2022ko Durangoko Azokak baditu jada datak. Euskal kulturaren plazaren 57. edizioa abenduaren 7tik 11ra izango da eta beste urtebetez kulturzaleen eta sortzaileen topagune izateko bihar, irailak 1, hiru izen-emate zabalduko dira webgunearen bitartez: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte hartzeko.

Publicidad

Argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek lehenerako eskariak irailaren 30a arte egin ahal izango dituzte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, aldiz, urriaren 15ra arte eta ohi bezala gune ezberdinetarako izan ahalko dira: Talaia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara eta Szenatoki.

Talaian zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira, bai euskara hutsezkoak bai Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak ere. Ahotsenean parte hartzeko irizpideak honakoak izango dira: 2022. urtean kaleratutako disko edo liburua izatea (poesia, narratiba, ipuin-nobela, antzerkia edota saiakera literarioa) eta euskaraz izatea.

Irudienean Euskal Herrian azken urtean euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak proiektatu ahal izango dira: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, aurkezpenak... Kabi@ gunea digitalaren plaza izango da beste urte batez, eta teknologia berriekin lotutako aurkezpenak egingo dira: hitzaldiak, jokoak, tailerrak...

Saguganbaran haur eta gazteei begirako aurkezpenak antolatuko dira: ikuskizunak, tailerrak, produktuen aurkezpenak, ipuin kontalariak… Szenatokian pieza dantza eta antzerki pieza laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Publicidad

Horretaz gain, 57. Durangoko Azokak online dendari jarraipena emango dio parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kurtuzaleei erosketa ahalbidetuz.

Ikasle Goizeko tailerrak

Egitarau nagusiari begira izen-emateez gain, bihar irailak 1, 57. Durangoko Azokak ikastetxeei begirako Ikasle Goizeko tailerretarako epea ere irekiko dela jakinarazi du antolakuntzak. Urriak 15 arte aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak. 2022ko ekitaldian, gainera, berritasun handi bat izango du presentzialtasuna berreskuratuko baitu. Iaz bezala egitarauari hasiera emango dio ekimenak eta ikasleez gain hezitzaileentzako jarduerak ere antolatu dira abenduaren 7rako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad