Borrar
Vaivenek birritan irabazi du Donostia Antzerki Saria

Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea ireki da

Publikoaren bi ordezkarietarako hautagaitzak abenduaren 23a arte aurkeztu ahalko dira

DV

Asteazkena, 15 abendua 2021, 12:10

Comenta

Donostia Antzerkia Saria banatuko duen epaimahaia zortzi adituk eta publikoaren bi ordezkarik osatuko dute eta, nahi duen orok, azken bi postu horietarako bere hautagaitza aurkezteko aukera izango du abenduaren 23a arte. Ostean, jasotako guztien artean, zozketa egingo da, Donostiako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

2022ko edizioaren deialdian parte hartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira: 2022ko urtarrilaren 1ean 18 urte beteak izatea, donostiarra izatea, euskara jakitea eta antzerkia gustukoa izatea. Epaimahaikideek ez dute inolako partaidetzarik edota harreman zuzenik izango sarian parte hartuko duten ikuskizunekin edota konpainiekin.

Gainera, epaimahaikide izateak ere badu saria, 2022an ez ezik, 2023an ere Donostia Antzerki Saria dela-eta hirian eskaintzen diren helduentzako euskarazko antzezlan guztietarako bi sarrera jasoko baitituzte.

15 bat antzezlan ikusteko konpromisoa

Oinarrietan zehaztua dagoenez, epaimahaikideek Donostia Kulturak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako XXIII. Donostia Antzerki Sariko antzezlanak ikusi beharko dituzte 2022an zehar (15 bat antzezlan), eta bakoitzaren balorazioa egin. 2023ko hasieran gainerako epaimahaikideekin elkartu eta adostu beharko dute zein izango den lan irabazlea.

Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko sortutako aitorpena da. Urtero Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria. Horretarako, epaimahai batek aztertzen ditu antzezlanak eta epaia aipatutako egunean zabaltzen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea ireki da

Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea ireki da