Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Dena prest Bertsolari Gazteen BBK Sariketearako

Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 5ean amaituko da Zornotzako finalean, Durangotik «hurbilago» gon dadin

Iker Mendia

Martes, 29 de octubre 2024, 16:30

Zenbait berritasunekin, baina betiko esentziarekin, aurkeztu dute Bertsolari Gazteen BBK Sariketea. 32. edizioari begira esentzia, bertsolari gazteen plazaratzea, mantendu dute, baina taldeak osatzerakoan, hauen kopuruan eta sarietan berritasunak dakartza ekimenak. Nagusiki: eskualdeak irizpide nagusi izango dira eta nagusiek binaka kantatuko dute. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 5ean amaituko da Zornotzako finalean. «Batetik, Bizkaiko erdigune geografikoa delako, eta bestetik, sariketa Durangotik hurbil kokatu gura izan dugulako, egun horietan, euskal kulturgintzaren erreferente handi den azokatik hurbil», arrazoitu dute.

Publicidad

Ohi bezala, kantuan arituko diren bertsolariak bi taldetan banatuko dira: batetik, gaztetxoak, 18 urtera artekoak; eta, bestetik, nagusiak, 25 urterakoak. Hurrenez hurrez A eta B taldeak izango dira aipatuak. Hori bai, orain arte eskualdekoak oinarri izan badira hauek eratzerakoan, aurrerantzean irizpide nagusi izango dira. Zehazki hauek dira taldeak: A multzoan 'Xarmengarriak gira', June Legarreta (Meñaka), Emile Zabala (Mungia), Enara Gallastegi (Dima); 'Puntuak eta komak', Amaiur Betanzos (Bilbo), Ekhi Zuluaga (Igorre), Iradi Barrenetxea (Artea); 'AP8ko txikia', Iraia Lauzirika, Garazi Ibarretxe (Zornotza), Kelmene Abaitua (Berriz); 'Arrakalak loratu', Garazi Uriarte (Berriz), Malen Bilbao (Arantzazu), Aiala Irurtia (Arantzazu); 'Anitzak', Adur Lopez de Garcia (Sodupe), Aimar Marcos (Zalla), Nahia Ruiz de Arbulo (Zalla); eta 'Sagutxo Kaskarinak 2.0: Amaia Gallastegi (Zornotza), Naroa Iturrioz (Zornotza), Maddi Aurtenetxe (Zornotza).

B multzoan, aldiz, 'Ai Zapotxin!', Bittor Altube (Abadiño) eta Joseba Ortuzar (Larrabetzu); 'LGBTaket', Ainhoa Gorostiaga (Gamiz-Fika) eta Izaro Bilbao (Mungia); 'Malla 2', Araitz Katarain (Mallabia) eta Irune Basagoiti (Ermua); 'Okerbidea', Iruri Altzerreka (Garai) eta Peru Irastortza (Getxo); 'Rara avis', Haizea Telleria (Bilbao) eta Maite Sarasola (Bilbo); 'Team Rocket', Ixone Asategi (Durango) eta Janire Arrizabalaga (GernikaLumo).

Agerraldian oroitu zuten bezala, Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bertsolari gazteen plazaratzea du helburu nagusia. 1992an izan zuen lehen edizioa eta 30 urtetik gorako ibilbide honetan hainbat dira bertatik igarotako bertsolariak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad