'Vive le cinéma!' erakusketaz gozatzeko azken egunak
2022ko ekainaz geroztik Tabakaleran izan den erakusketak urtarrilaren 8an itxiko ditu ateak
Viernes, 6 de enero 2023, 20:53
Urtarrilaren 8an itxiko ditu bere ateak azken hiletan Tabakaleran izan den Vive le Cinema' erakusketak, nazioarteko lau zinemagilek zinema-aretoetarako filmak egiteko praktikaren bidez sortutako instalazio zinematografikoak erakutsi dituena. Dispositibo zinematografikoa bera berrasmatu egin dute, praktika artistikoentzako propioagoa den teknologia erabiliz, film-esperientzia sustatze aldera. Lanketa horien konbinaziotik sortu da ekimena.
Publicidad
'Vive le Cinema' erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. 2022ko uztailaren 9an ireki zituen ateak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko lehen solairuko erakusketa areto nagusian eta bertan aurkeztu diren lau obrak ekoizpen berriak dira, lehen aldiz erakutsitakoak
Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-Ke izan dira gonbidapen horri erantzun eta pantailaren mugak aztertu dituztenak. Besteak beste, haiek arduratu dira obrak gauzatzeaz, eta argia eta soinua oinarri hartuta zenbait gai landu dituzte: bizitza eta heriotza, politika eta egunerokoa, gorputzaren presentzia eta absentzia.
Halaber, bisitetan ikusitakoan sakondu eta esperientzia osatzeko asmotan, mostrarekin erlazionatutako zenbait eduki zabaldu dituzte sarean ere. Ikus-entzunezko pieza laburrak dira, horietako batzuk euskaraz azpititulatuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión