Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
'Todos los nombres de Dios'

Irailaren 15ean estreinatuko da Daniel Calparsororen azken filma

Luis Tosar eta Inma Cuesta izango dira 'Todos los nombres de Dios' pelikularen protagonistak

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 9 abuztua 2023, 11:10

Comenta

Daniel Calparsoro zinemagile donostiarraren azken filma, 'Todos los nombres de Dios', datorren irailaren 15ean estreinatuko da zinematan. Jada ikusgai da Luis Tosar eta Inma Cuesta protagonista dituen pelikularen lehen aurrerapena.

Atentatu baten ondoren, Santi (Luis Tosar) bahitu gisa hartuko du Hamzak, bizirik atera den terrorista bakarrak. Ustekabeko biraketa batek paperak trukatuko ditu, ordea, eta Santi giza bonba bilakatuko da Madrilgo Kale Nagusian zehar, lehergailuz betetako txaleko batekin. Inteligentzia- eta larrialdi-zerbitzuek eta komunikabideek indarrak batuko dituzte haren bizia salbatzeko, ustekabeko ondorioak dituzten hedabideen trataera informatibo lazgarriaren mehatxupean.

Zuzendariaren hitzetan filma «oinarri politiko eta soziala duen akziozko thriller bat da. Pertsonaiak boteretsu eta gizatiar nabarmentzen dira, beren alde dramatikoa eta erantzukizunaren zentzua erakutsiz. Muga-mugan dagoen jendearen istorioa da, denetik bueltan dagoena eta, berriro ere, aurrera jarraitzeko ausardia eta arriskua berreskuratu behar dituena».

Ez da donostiarrak generoaren egiten duen lehen pelikula, aurrez 'Hasta el cielo' edo 'Cien años de perdón' ere zuzendu baititu, bietan ala bietan Tosar ere protagonista zuela. Hirugarren honetan aktorea eta Inma Cuesta dira filmaren protagonista nagusiak, baina Nourdin Batán, Roberto Enríquez, Antonio Buil, Patricia Vico, Lucas Nabor, Joan Solé eta Fernando Cayo aktoreen parte-hartzea izango du ere filmak. Calparsoro donostiarraren gidaritzapean, Gemma Venturak idatzi du gidoia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irailaren 15ean estreinatuko da Daniel Calparsororen azken filma