javier rojas/efe

Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peñak itxiko dute 'Zinemagileen Elkarrizketak' ikastaroa

Bost saioetako azkena ostiral honetan izango da, apirilaren 8an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, 19:00etan

Jueves, 7 de abril 2022, 16:28

'Zinemagileen Elkarrizketak' ikastaroaren lehen edizio «arrakastatsuan» antolatutako bost saioetako azkena izango da ostiral honetan, apirilaren 8an, Rodrigo Sorogoyen zuzendariarekin eta Isabel Peña gidoigilearekin. Saioa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian izango da, 19:00etan.

Publicidad

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu du ikastaroa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Sailaren, Zinemaldiaren Z365 sailarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan.

Bada, zineman zein VOD plataformetan lanean Rodrigo Sorogoyenek eta Isabel Peñak «azken hamarkadako filmografia sendoenetako bat eraikitzera eraman dituen lankidetza zabala» partekatuko dute ikastaroko azken saioan. «Gidoiaren tandem banaezin eta hutsezin bat» osatu dute, hainbat serie eta film luzetan ('Stockholm', 'Que Dios nos perdone', 'El Reino' eta 'Madre').

'Zinemagileen elkarrizketak' urtarrilaren 14an hasi zen, eta aurrez aurre zein sarean jarraitu ahal izan da. Lehenengo edizio honetan, Lara Izagirre, Paula Olaz, Iciar Bollain, Koldo Zuazua, Carla Simon, Ana Pfaff, Jonas Trueba eta Javier Lafuente izan dira, ostiraleko saioa partekatuko duten Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peñarekin batera.

Antolatzaileek ikastaroaren balantzea «bikaina» egin dute, leku guztiak agortu baitira, bai aurrez aurrekoak, bai sarekoak. «Datu horrek berresten du zein egokia den zinemako lanbideei buruz hitz egiteko ziklo bat abian jartzea, gehiago ikasi nahi duen eta zinema modu kritikoagoan irakurri nahi duen publiko zinefilo horretan arreta jarrita», adierazi dute.

Onarpen horrek animatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua hurrengo edizioetan proposamenari jarraipena ematera eta Koldo Mitxelena Kulturgunearen programazioan sartzera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta Elias Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad