Borrar
Xavier Dolan Quebeceko zuzendari ezagunenetakoa da, Eskuinean, beraxek zuzendutako 'Mathias & Maxime' 2019ko filmean.

Quebeceko zinema Donostia Zinemaldian izango da aurten ere

Quebeceko Enpresa Kulturalen Garapenerako Elkartearen (SODEC) babesarekin, ikus-entzunezko industriako profesionalen ordezkaritza batek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko du

Igandea, 21 abuztua 2022, 18:38

Comenta

Donostia Zinemaldiaren aurreko edizioan 'Cine Québec España' proiektua aurkeztu ondoren, SODEC Quebeceko Enpresa Kulturalen Garapenerako Elkarteak Donostiako jaialdiaren aldeko apustua egin du berriro, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, «ikus-entzunezko industriaren nazioartekotzea sustatuko duten estrategiak garatzeko funtsezko agertoki gisa». Horretarako, Quebeceko profesional talde zabal bat Donostian izango da irailaren 16tik 24ra, 70. Zinemaldian parte hartzeko. SODEC elkarteak, alegia, Quebecen ekoitzitako zinema eta fikzioa sustatu nahi ditu, 'Cine Québec' izenpean.

Zehazki, asmoa Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan gauzatuko daa, hilaren 19, 20 eta 21ean. Bertan parte hartuko duten Quebeceko profesionalek Espainiako eta Latinoamerikako hainbat herrialdeetakoekin dituzten harremanak estutu nahi dituzte, «sinergiak eta proiektu komunak bilatze aldera».

Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioan aurkeztu zen 'Cine Québec España' egitasmoa, nabarmendu dutenez «adierazpen askatasuna eta gutxiengoen ikusgarritasuna defendatzen dituzten edukien eredu bat zabaltzearen aldeko apustua» egiten duena.

Quebeceko filmen kalitatea ezaguna da jaialdi nagusietako programatzaileen artean. Denys Arcand, Xavier Dolan, Denis Villeneuve, Denis Côté edo Philippe Falardeau bezalako zinemagileak punta-puntakoak dira; hala ere, Quebeceko profesional ezezagunen eta aurkitzeke daudenen nomina zabala dago, eta haien lanak oso gutxitan iristen dira Espainiako ikusleengana. Hutsune hori betetzen joatea da, hain zuzen, ekimenaren xedeetako bat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Quebeceko zinema Donostia Zinemaldian izango da aurten ere

Quebeceko zinema Donostia Zinemaldian izango da aurten ere