'Orkestra Lurtarra'

Zuek Zarete Zarete Za!

Begoña del Teso

San Sebastián

Domingo, 17 de abril 2022, 12:11

Seguru dagoeneko gustatuta zaudetela seko. Lepoa jokatuko zeharo zoraturik sumatzen dituzuela zuen neuronak. Eta dantzarako gogo bizian zuen hezur guztiak. Hip-hopean edo rapean aritzeko behar handitan. Esango, idatziko, nuke etxe osoa arakatu, miatu duzuela orain 10 urte erosi eta leitu zenuten liburu haren bila. Ez dut duda izpirik ere, ezinegonean zaudete: ez ote dira gaurkorako edo biharkorako sarrera guztiak agortu, ez da? Eta Donostiako zinema aretoetan bat ere ez balego, hartuko al genuke motorra, kotxea, busa Oñatirako bidean? Joango al ginateke erromes, kalejiran bertako herri Antzokiraino ea inork tiket bat edo bi itzuli dituen txartel-leihatilan?

Publicidad

Belarria egingo nuke honetaz gero badakizuela modu ederragorik, ganberroagorik, euskaldunagorik, burlatiagorik ez duzuela aurkituko Pizkunde Igandea edo Aberri Eguna ala Pazko Astelehena ospatzeko.

'Orkestra Lurtarraz' ari naizela idazten nork ez daki jada? 'Orkestra Lurtarra' duzuela pentsamenduetan nork jarriko dudatan? 'Orkestra Lurtarra'ren pertsonaia guztiak Katalunia aldean, festa hauetan horren usadiozkoak diren txokolatezko mona panpina horiek bihurtuta ikusi (eta dastatu) nahiko genukeela, nork ukatuko?

Eta Donostiako zinema aretoetan sarrera bat ere ez balego, hartuko al genuke motorra, kotxea, busa Oñatirako bidean? Joango al ginateke erromes, kalejiran bertako herri Antzokiraino ea inork tiket bat edo bi itzuli dituen txartel-leihatilan?

2013an Harkaitz Canok idatzi eta Jokin Mitxelenak marraztu zuten pelikulak oinarri duen liburua ez baduzue bilatzen etxeko bazter guztiak nahasi ondoren, zaudete lasai. Euskal zinema azkar demonio jabetu da merchandising kontuez eta gure etxe aldameneko liburu-denda kasik guztietako erakusleihoetara atera dute erreklamo inprimatze berria.

Euskal Herritik kanpo bazaudete bakazioetan, ez izan ardura, filmak, luzez iraungo du gure pantailetan. Baliteke ere zuek Iparraldera joanak izatea… ba hona hementxe nongo zinematan aurkituko zenuketen dir-dir oraintxe eta apirila bukatu arte: Maulen, Getarian, Hazparnen, Miarritzen, Donapaleun, Donibane Garazin… Geroxeago, Gastibeltza Filmseko frankotiratzaile markatik fuerako horiei esker, Kanbon, Hendaian eta Donibane Lohizunen ikusteko beta izango da. Ahaztu barik Iruñean, Bilbon eta Gasteizen badaudela Aldika, Osoki, Presidente, Salegi, Manu, Krokanti, Perfumetti anaiak, Stella Panini eta antzeko pareko pertsonaiak, graziaz (eta oker guapoz) beteak.

Auskalo ez ote zaudeten Andorran, Lleidan edo Bartzelonako La Garrigan…Ba hor ere entzungo dute, duzue, bukaerako kredituekin batera doan abesti majoa oso urban stylekoa. Nork eginda? Joseba Poncek, jakina.

Publicidad

Orkestra Lurtarra.

Ez, Katalunian pelikula ez dago euskaraz. Ezta Sevillan. Cuencan, Leonen, Madrilen, Cadizen ere. Aspaldian ekarri zuten liburua gaztelaniara. Aspaldian ezagutzen dute euskaldunak ez diren haurrek (eta gazteek zein helduek) La Orquesta Terrestre… izeneko banda.

Bai, Sorian bazaudete oporretan, espainolez mintzatuko zaizkizue musikariak, itsasontzi kapitaina eta besteak. Baina 'Agur Jaunak' (eta Andereak) jotzen jarraitzen dute, maltzur, gure The Aggrohornsek. Baina hor entzuten dira Anariren 'Aingura hegodunak' kantaren esaldi pare bat edo: «Erortzen bagara ere, amets berriei helduz, gorantz erortzen gara. Arrain hilak bagina hondoratu ordez, urazalaratzen gara».

Publicidad

Tenerifen, Errioxan zein Valentziako Alfafar herrian aditu egingo dituzte Joserra Senperenaren piano eta akordeoia. Agian, Kordobako Puente Santa Genilen ikusle batek aldamenekoari galdetuko dio nor ote musikariak hautatzeko eszenan biolontxeloa jotzen duen hori, buruan zinta edo daramana Eta ondoan duenak abangoardiako musikazalea izateaz gain, gurean inoiz izandakoa bada, 'Mursego' erantzungo dio eta hasiko zaio letanian, 2010eko 'Zuek Zarete Zarete Za!' hura xuabe-xuabe abesten:

«Zabal, zaburrak, zahato, zahi, zahin-birrin, zahittu, zaindu, zaldi, zaldi-bide, zaldizkuak, zaldun, zaltegi, zama, zamar, zamarra, zamau, zan, zan-bedar, zanga, zan-gorri, zan-oker, zan-tiratu, zan-zuzen, zapaburu, zapaldu, zapaluna, zaparrada, zapasalto egin, zapatari, zapatu ingles, zapero, zapi, zapixak jo, zapo, zapo-bedar, zapoburutx, zapo-kipula, zapo-lora, zapo-perretxiko, zapu-berbeta, zaputs, zaputz, zapustu, zara, zaragi, zarba, zarbo, zarbo-ezkaillo, zardai, zaregin, zarratu, zartara, zartau, zatar, zaunka, zauri, zazpihortz.

Publicidad

Zuek zarete za-za-za!

Zuek zarete za-za-za!»

Bai, benetan, horrelako nahasmendu guztietan gozo erortzeko parada izango duzue 'Orkestra Lurtarra' pelikularako sarrerarik lortuz gero.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad