'Non Dago Mikel?' dokumentalak AtlantiDoc Saria irabazi du

Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas 'Pitu'-k zuzendutako lanak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epai mahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an

Sábado, 25 de diciembre 2021, 12:19

Mikel Zabalzaren bizitza eta desagerpenari buruzko 'Non Dago Mikel?' dokumentalak AtlantiDoc Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibaleko sari nagusia irabazi du AtlantiDoc Saria hain zuzen ere, dokumentu-film luzerik onenarentzat.

Publicidad

Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas 'Pitu' zuzendariek gidatutako dokumentalak Zabalzaren bizitzako azken orduak eta desagerpena kontatzen ditu. 1985eko azaroan Guardia Zibilak terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean beste pertsona batzuekin batera atxilotu zuen Zabalza eta gainerako gazteak askatu ostean, Mikel ez zen gehiago azaldu.

Saria, bultzada berria

Sari honek bultzada berri bat ematen dio dagoeneko oparoa izan den ibilbide bati: Non dago Mikel? filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epai mahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an. Ondoren, eta zine aretoetan arrakasta haundia jaso eta gero, Lauaxeta Saria jaso zuen Bizkaiko Aldundiaren eskutik. Zine festibal ezberdinetan parte hartu du filmak, baita nazioartekoetan ere. Aipagarriak Guadalajarako FICG festibala, Tolosako Cinespaña edota DocsMexico festibalak, eta Goya Sarietarako aurrez hautatu zuten. Bestetik, Terra Gollut festibalean dokumentu-film luzerik onenaren saria ere irabazi zuen.

Merinok muntatzaile bezala 1995az geroztik dihardu eta 25 film luze baino gehiago egin ditu, besteak beste 'Asier ETA Biok'. Hartan zuzendari, idazle, ekoizle-kide eta muntatzaile izan zen eta 2013ko Donostiako Zinemaldian Irizar saria irabazi zuen, nazioarteko beste sari batzuen artean.

'Pitu' ikus-entzunezko produkzioko goi-mailako teknikaria, gaur egun Ahotsa.info egunkari digitalean lan egiten du eta 'Non Dago Mikel?' bere lehen film luzea da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad