Lur Olaizolaren 'Hirugarren koadernoa' da hautatutako film laburretako bat.

'Kimuak 2022' katalogoko zazpi filmetatik sei emakumeek zuzendu eta ekoitzi dituzte

Hiru film euskara hutsean eginak daude, eta beste lauak, berriz, gaztelaniaz

Miércoles, 8 de junio 2022, 15:43

Kimuak programaren 25. edizioaren deialdira aurkeztutako 75 proposamenak aztertu ondoren, epaimahaiak zazpi film labur hautatu ditu 'Kimuak 2022' katalogoa osatzeko: 'Contadores' (Irati Gorostidi), 'Cuerdas' (Esti Urresola), 'Fe' (Maider Fernandez), 'Hemen bizi da maitasuna' (Ainhoa Olaso eta Enara Garcioa), 'Hirugarren koadernoa' (Lur Olaizola), 'Irrits' (Maider Oleaga) eta 'Lanbroa' (Aitzol Saratxaga).

Publicidad

Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du Kimuak programa, eta Zineuskadi elkarteak kudeatzen du, euskal film laburren sustapena eta zabalkundea xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.

Maria del Puy Alvarado ekoizle, gidoilari, irakasle eta Malvalanda ekoizpen etxearen sortzaileak, Alejandro Diaz Castaño FICX Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendariak, Vanesa Fernandez Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak, Iñaki Lazkano Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileak eta Javier Ocaña zinema kritikari eta idazleak osatu dute aurtengo epaimahaia, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Bada, 'Kimuak 2022' katalogoak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu, eta, hizkuntzei dagokienez, hiru film euskara hutsean eginak daude eta beste lauak gaztelaniaz. Halaber, zazpi lanetatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoitzi dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad