Borrar
'Irati' pelikularen filmaketako argazkia.

Jaurlaritzak beste 760.000 euro bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztera

Horrela, ikus-entzunezkoen produkziorako deialdiaren guztizko zenbatekoa 3.190.000 euro izango da

Asteartea, 20 abendua 2022, 15:48

Comenta

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 760.000 euro gehiago bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezko lanak ekoiztera, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Horrela, ikus-entzunezkoen produkziorako deialdiaren guztizko zenbatekoa 3.190.000 euro izango da.

Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, Gobernu Kontseiluak 2.430.000 milioi euro onartu zituen martxoan, iaz baino 70.000 euro gehiago, ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin sinatutako akordioaren bidez, zenbateko hori 760.395 euro handituko da, eta kopuru hori osorik euskarazko jatorrizko bertsioa duten proiektuentzat izango da.

Horrela, alde batetik, 2,93 milioi euro erabniliko dira film luzeen produkziorako laguntzetan: zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko 1.620.395 euro; aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeen produkziorako 250.000 euro; zinemarako diren animaziozko film luzeen produkziorako 600.000 euro; sortze dokumental film luzeen produkziorako 460.000 euro.

Beste alde batetik, film laburren produkziorako laguntzak banatuko dira. Edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da, beti ere film laburtzat hartuta edozein euskarritan egindako 30 minutu baino gutxiagoko lanak. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 260.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaurlaritzak beste 760.000 euro bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztera

Jaurlaritzak beste 760.000 euro bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztera