Bilbon eta Iruñean estreinatuko da Asier Altunaren 'Hondalea' filma
Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhertako itsasargiaren barnealdean egindako esku-hartzearen prozesua kontatzen du Asier Altunaren lanak
Sábado, 19 de febrero 2022, 12:13
Bilbon eta Iruñean ikusi ahal izango da laster Asier Altunaren 'Hondalea' filma. Cristina Iglesias eskultorearen lana dokumentatzen duen filma Golem Arte zikloan parte hartuko du eta hiru saiotan programatu dute Bilboko Golem Alhondigan: datorren asteartean, otsailaren 22an eta 27an. Gainera, Iruñean, Golem Baionak bi emanaldi izango ditu martxoaren 3an.
Publicidad
Golem Arte zikloak egungo museo eta instalazio artistiko onenen ibilbidea proposatzen du. Altunaren filmaz gain, honako hauek ere programatu dira: 'El sueño de Sigena', 'Las obras de Da Vinci', 'El museo Hermitage, el poder del arte', 'Lucian Freud: un autorretrato', 'Joyas ocultas del impresionismo'.
Donostiako 69. Nazioarteko Zinemaldian estreinatua, 'Hondalea', Bilboko Arte Ederren Museoan edo Donostiako Trueba zinemetan hainbat emanaldi berezitan ere proiektatu da. Filma Cristina Iglesias eskultorearen ibilbideko lanik garrantzitsuena izan daitekeen 'Hondalea' lanari hurbiltzen zaio. Ohar baten bidez gogoratu dutenez, Donostiako Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxean, «uharteko natura basatian eta euskal kostaldeko geologia bikainean oinarrituta, Cristina Iglesiasen eskulturak itsasargiaren barnealdea eraldatzen du, zaharberrituz eta eskultura-espazio zorabiagarri bihurtuz. Estratu geologiko urtuek eta olatuen eta mareen erritmoan doan urak esperientzia sakonera erakarriko dute bisitaria». Izan ere, pelikula honek obraren eraikuntza-prozesua kontatzen du.
Asier Altunak idatzi eta zuzendu eta Marian Fernandez Pascalek ekoitzi du. 'Hondalea'k 63 minutuko iraupena du, eta Asier Altuna, Javier Agirre Erauso (Goya saria Handia lanarengatik) eta Txarli Argiñano ditu argazki ekipoan. Alazne Ameztoyk (Goya saria La trinchera infinita lanarengatik) zuzeneko soinua sinatzen du eta Xanti Salvador soinuaren edizio eta nahasketez arduratzen da. Muntaia Laurent Dufrechek (Goya saria Handia lanarengatik) egin du eta musika Aitor Etxebarriak. Txintxua Filmsek (Intimidad, Hondar Ahoak, Oreina, Amama, Bertsolari) ekoitzi du, EiTBren parte hartzea eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Artingenium, Estudio Cristina Iglesias, Banco Sabadell eta Basque Audiovisualen laguntzarekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión