Borrar
Filmeko fotograma bat.

Ione Hernándezen '1% esquizofrenia' dokumentala Emakume Zinemagileak zikloan

Ostegun honetan Gasteizko Artiumen ikusi ahal izango da zuzendari donostiarraren 2006ko filma, eta ostiralean, berriz, Tabakaleran

Osteguna, 10 azaroa 2022, 15:07

Comenta

Ione Hernández zuzendari eta gidoilari donostiarraren '1% esquizofrenia' dokumentalari erreparatuko dio oraingoan Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan. Hala, 2006ko filma Gasteizko Artium museoko Emanaldi aretoan ikusi ahal izango da ostegun honetan eta ostiralean, berriz, Donostiako Tabakalerako zinean, 19:00etan. Sarrerak Tabakalerako webgunean daude salgai.

Julio Medemen ideia batetik abiatuta, Ione Hernándezek 2006an zuzendu zuen '1% esquizofrenia' dokumentala. Irudiek eta lehen eskuko lekukotasunek «ikuslea eramaten dute espazio anitzez betetako ibilbide labirintiko batera, poetika ilunarekin. Filma Julio Medemek ekoitzi zuen, eta filmaren zuzendariarekin batera gidoia sinatu zuen.

Hernándezen arabera, «itzulinguru handirik gabe» heldu zien elkarrizketei, «eskizofrenikoek intuizio handia dutelako eta, hala eta guztiz ere, errealarekin oso lotura sendoa dutelako. Arreta behar duen jendea da, haiek hauteman eta itzuli egiten dizute».

Ione Hernándezek (Donostia, 1970) Kazetaritza ikasi zuen EHUn eta zinema Bordelen eta Los Angelesen. 'Aizea, City of Wind' (2001), 'Juego' (2006) eta 'El palacio de la luna' (2008) nazioartean saritutako film laburren eta 'Arte gay busca casa' (2012) dokumentalen egilea da, baita mikroantzerkiko lanena ere.

Euskal Emakume Zinemagileak zikloak euskal emakume zuzendarien lanak eta talentua balioetsi nahi ditu, hiru hiriburuetan egiten diren emanaldien bidez. Datorren astean Esther López de Eulateren 'Poética Pública PLAZA' aurkeztuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ione Hernándezen '1% esquizofrenia' dokumentala Emakume Zinemagileak zikloan

Ione Hernándezen '1% esquizofrenia' dokumentala Emakume Zinemagileak zikloan