Borrar
'Gaua' filmeko irudi bat. David Herranz

Paul Urkijroen 'Gaua' filmea azaroaren 14an helduko da aretoetara

Sitgesen estreinatuko den filmaren teaserra jada ikusgai da. Zinegile gasteiztarraren hirugarren pelikula izango da

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 2 iraila 2025, 12:29

Comenta

'Game of Thrones' serieak ospetsu egin zuen negua bazetorrela aurreratzen zuen aipua. Han zen hotzik eta elurrik ez dirudi izango denik, baina iluntasunetik ez du falta Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) 'Gaua' filmak. Sitgeseko Zinema Fantastiko Jaialdiaren 58. edizioko Sail Ofizialean izango du aurkezpen ofiziala eta, bien bitartean, teaser trailerra aurkeztu dute. Zinema-aretoetan ikusteko azaroaren 14a arte itxaron beharko da.

Zinemagilearen aurreko lanen moduan, 'Gaua' filmak fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu; oraingoan, baina, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko gaitu, XVII. mendean girotutako istorio honetan. Filmak gaueko izakien mundu mitologikoa eta euskal sineskerien iruditeria agertzen ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso batean. Hala dio sinopsiak: «Euskal Herriko mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesaldian, hiru emakumerekin topo egingo du. Hauek, erreka ondoan arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonistetako bat».

Filmaren protagonista Yune Nogueiras da ('La infiltrada'; 'Akelarre'), eta alboan ditu Ane Gabarain ('20.000 especies de abejas'; 'Patria)', Elena Irureta ('Patria'; 'Flores de otro mundo') eta Iñake Irastorza ('Ventajas de viajar en tren'; 'Todos estamos invitados'). Filmeko aktoreen artean daude, halaber, Xabi 'Jabato' Lopez ('Sin cobertura'; 'Valle salvaje'), Erika Olaizola ('Azken erromantikoak'; 'Los tontos y los estúpido's), Manex Fuchs ('20.000 especies de abejas') eta Elena Uriz ('Akelarre'; 'Irati'), besteak beste.

Aipatu izenen harira, hedabide honi emandako elkarrizketan haiekin lan egitea «luxua zela» adierazi zuen gasteiztarrak.

Langa, oso goian

'Errementari' (2016) eta 'Irati' (2023) arrakastatsuen ondoren -euskarazko film ikusiena- Urkijoren hirugarren film luzea da. Berak idatzi eta zuzendutako filmak 400 alditan baino gehiagotan hautatu dira nazioarteko zinema-jaialdietan, eta 130 saritik gora jaso dituzte.

Gaua filmaren ekoizleak Irusoin (Marco), eta Ikusgarri Films (Irati) dira Vilaüt Films (Alcarràs), Gaua AIE eta 34Trekin koprodukzioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Paul Urkijroen 'Gaua' filmea azaroaren 14an helduko da aretoetara

Paul Urkijroen 'Gaua' filmea azaroaren 14an helduko da aretoetara