Borrar

'Faisaien Irla', Movistar Plus+ plataforman

«Munduko komunidade txikiena» den uhartean, bizirik gabeko gorpu baten agerpenari buruzko ikerketan zentratzen da trama

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 20 abuztua 2025, 13:57

Comenta

Zinema-aretoetan 12.500 pertsonatik gora bildu ostean, 10.000 Espainiar Estatuan eta 2.500 Ipar Euskal Herrian, 'Faisaien Irla' filmak bidea jarraituko du orain plataformentan, jada ikusgai baita Movistar Plus+ zebitzuan.

Asier Urbieta zinemagile errenteriarraren opera primak «munduko komunidade txikiena» den uhartean, bizirik gabeko gorpu baten agerpenari buruzko ikerketan zentratzen da trama, Espainiako Estatuak eta Frantziakoak batera kudeatzen dutena. Bikote protagonista -Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diab)- irla paretik paseatzen doa eta bi gizon Bidasoa ibaian igeri egiten eta gurutzatzeko zailtasunak ikusi eta bi egunera agertu ziren gorpuzkiak. Zehazki, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Izan ere, burujabetza partekatua dauka Faisaien irlak: urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari

Aurrez, besteak beste, 'Altsasu' (2020) telesaila eta 'Pim Pam Pum' (2008) film laburrak zuzendu ditu egileak. Aipatu aktoreekin batera filmean parte-hartu dute ere Itziar Ituñok eta Josean Bengoetxeak.

«Mugen absurdoaz» hitz egiten duen pelikula 48. Göteborg Film Festival jaialdian estreinatu zen, jarraian Bartzelonako D'A Film Festival eta Malagako Zinema Jaialdian. Etxean, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiari hasiera emateko aukeratu zuten, apirilaren 25ean estreinaldi komertziala izan zuen eta orain publikoak beste aukera bat izango du.

Arcadia Motion Pictures, Tentazioa Produkzioak eta Galatea Films ekoiztetxeen proiektua da 'Faisaien Irla', La Fidèle Production ekoiztetxe frantsesaren koprodukzioarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Faisaien Irla', Movistar Plus+ plataforman

'Faisaien Irla', Movistar Plus+ plataforman