Borrar
Xentimorik gabe-ren 'Gu Primer!' ikuskizunak itxiko du jaialdia.

Euskarazko bi estreinaldi Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdian

Maiatzaren 5etik 22ra egingo den jaialdian Piszifaktoria Ideien Laborategiaren 'Ivanka' eta Andoni Mutiloaren 'Sex Sua' ikusi ahal izango dira lehen aldiz

m. imaz

Astelehena, 2 maiatza 2022, 12:48

Comenta

Euskarazko bi estreinaldi izango dira maiatzaren 5etik 22ra Donostiako hainbat aretotan egingo den Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdian. Jaialdia Donostia Kulturak antolatzen du, kultur etxe sarearen bitartez, eta hiru astez luzatuko dira emanaldiak, ostegunetik igandera. Aurkezpenean nabarmendu zutenez, jaialdiaren xede nagusia da «barietate antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere».

Horrenbestez, jaialdiaren bereizgarrietako bat da antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea. Aurten, gainera, iaz osasun egoeraren ondorioz programazioaren zatirik handiena aire zabalean kokatutako karpetan eskaini ondoren, aurten tabernak berreskuratu dira agertoki gisa.

Formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute programa, hiriko antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin. Ohi denez, «bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen presentzia nahiko parekatuak izatea lortu da». Guztira 14 konpainiak 16 ikuskizun eskainiko dituzte 34 emanalditan eta horietatik 17 euskaraz izango dira eta gainerako 17ak, gazteleraz. Emanaldiak hiriko 24 espaziotan banatzen dira. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da eserlekuak bete arte eta unean-uneko segurtasun eta osasun neurriak beteko dira.

14 konpainiak 16 ikuskizen eskainiko dituzte 34 emanalditan: 17 euskaraz izango dira eta gainerako 17ak gaztelaniaz

Antolatzaileek azaldu dutenez, «30. edizioren ondoren ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu. Jaialdia kultur etxeen sarearen eguneroko lanaren adibide argia da, hiriko kultur programazioei bestelako begirada ematen dietena, herritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira. Antzerkia, umorea, magia, zirkoa, bakarrizketak, musika... Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko».

Entzun gabeko bakarrizketak

Edizio honetan, aurrekoetan bezala, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XII. deialdiko irabazleak hartuko du parte. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan, eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren 'Ivanka' bakarrizketa izan da irabazlea. Horixe izango da hain zuzen estreinaldietako bat. Bestea, berriz, Andoni Mutiloaren 'Sex Sua' ikuskizuna da.

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren 'Ivanka' bakarrizketa hilaren 7an estreinatuko da, 19:00etan, Kontadoresen. Ondoren Le Bukowskyn (maiatzak 8, 19:00etan), Etxarrienen (maiatzak 14, 19:00etan), eta Museum Cemento Rezolan (maiatzak 20, 20:00etan) taularatuko da. Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrantea da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo du: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

Bigarren estreinaldia Andoni Mutiloaren 'Sex Sua' musikala da. Honatx laburpena: «Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra». Igeldoko ikastetxea emango da lehenikm maiatzaren 14an, 19:30ean. Ondoren ikusi ahal izango da Le Bukowskyn (maiatzak 15, 19:00etan), Arduben (maiatzak 19, 19:00etan), eta El Nidon, (maiatzak 20, 20:00etan).

Beste lau ikuskizun

Gainerako euskarazko ikuskizunei dagokienez, ia denatarik dago. 'Magia parrastan' magia ikuskizuna, esaterako, Imanol Ituiñoren eskutik. «Zer da?, txori bat?, hegazkin bat?, Superman? Ez! Magia da! Baina...zer ote da 'Magia parrastan'? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa», irakur daiteke aurkezpenean. Mamistegin ikusi ahal izango da maitzaren 5ean, 19:30ean eta Scannerren maiatzaren 12an, 20:00etan.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

'Luze edo Motz' Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraien arteko 'binakako bakarrizketa' da. 'Bakean dagoena bakean utzi', emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Maiatzaren 5ean izango da lehen emanaldia, 20:00etan Haritza 22 tabernan, eta bigarrena Botanikan, hilaren 19an, 18:30ean.

'Carmenen zain' ere bakarrizketa bat da, Nerea Arriolarena. Dolores Mujika 'Dolox' donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratuta dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera duelako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara? Garaik hartuko du lehen emanaldia maiatzaren 5ean, 21:00etan, eta ondoren ikusi ahal izango da Intxaurrondoko Aitona-amonen Etxean (maiatzak 15, 18:30) eta Via Foran (maiatzak 22, 19:00).

Amaierako festa askotarikoa eta elebidua izango da. Dokan egingo da, maiatzaren 22an, 19:00ean. Donostiako Xentimorik gabe konpainiaren 'Gu Primer!' ikusi ahal izango da. Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, «programa» berezia prestatu du bi lagunentzat... Virginia Imazek Poltsiko Jaialdiaren Clownclusioak inprobisatuko ditu eta, amaitzeko Yogurinha Borova eta bere Playlist ikuskizunak itxiko dute 31. edizioa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko bi estreinaldi Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdian

Euskarazko bi estreinaldi Donostiako Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdian