Euskal zinemagintza aurten ere izango da Cannesko zinemaldian
Kritikaren Astean eta Marche du Film merkatuan izango dute presentzia EAEko ekoizpenek
Lunes, 16 de mayo 2022, 18:26
Astearte honetan, maiatzaren 17an, hasiko den Cannesko zinemaldian aurten ere izango du ordezkaririk euskal zinemagintzak, hala Kritikaren Astean nola Marche du Film merkatuan. Azoka maiatzaren 28ra arte luzatuko da, Basque Audiovisualek jakinarazi duenez.
Publicidad
Cannesko Kritikaren Asteak Estibaliz Urresola Solagurenen 'Cuerdas' filma aukeratu du. Bere lanak publiko eta kritikari erakusteko asmoz talentu berri eta oparoa duten zinemagileen film laburren eta lehen edo bigarren luzeen aukeraketa bat eskaintzen du Kritikasren Asteak.
Euskal zinemak urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa den Marche du Film azokan ere parte hartuko du. 'Basque Audiovisual' markarekin, Maria Elorzaren 'A los libros y a las mujeres canto' filma Espainiako 'market screening' saioetan egongo da. Halaber, Ane Berriotxoa zuzendariaren eta Euskal Herriko Zinema Eskolaren 'Bat' film laburra ere egongo da azokan, 2Cool4School katalogoaren parte izango baita.
Ohikoa denez, 'Basque Audiovisual' Cannesko Marché du Film azokan egongo da berriro, ICEXen eskutik, euskal zinemaren azken berriak eta lurraldeko zerga pizgarriak ezagutzera emateko. Nazioartean izen garrantzitsua lortzeko asmoz, markak astelehen honetan estreinatu du webgune berritua: www.basqueaudiovisual.eus. Bilatzaileak lanak erraz identifikatu eta kontsultatzeko aukera ematen du, eta horrela, gune berriak jaialdietan aurkeztu ohi zen paperezko katalogoa ordezkatuko du, jasangarritasunari eta praktikotasunari mesede eginez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión