Yayo Herreroren 'Los Quinquis' lanak Focus CoPro ekimenaren hurrengo edizioan parte hartuko du Zineuskadi

Euskal zinema, Canneseko jaialdiko Marche du Film-en

Basque.Audiovisual markak Palais du Festival aretoan presentzia birtuala eta fisikoa izango ditu

Jon Agirre

Donostia

Martes, 6 de julio 2021, 16:30

Zinemagintzaren egutegian hainbat data daude gorriz markatuta eta hain ezohikoa izan zen 2020aren ostean poliki-poliki garrantzia eta sona berreskuratu nahi dute ekitaldiek. Horietako bat da Canneseko Zinemaldia, gaurtik hasita datorren uztailaren 17a arte Frantziako hirian ospatuko den jaialdia.

Publicidad

Sektorearentzat urte zaila izan da eta inoiz baino gehiago eskertuko du Marché du Film merkatua, uztailaren 15a arte Canneseko Zinemaldiaren barnean nazioarteko industria zinematografikoari babesa ematen jarraitzeko eta profesionalei laguntzeko asmoarekin egiten den topaketa. Bertan izango dira 121 herrialdeetako 12.500 parte-hartzaile baino gehiago egitarau zabalaren barnean 4.000 film proiektatzeko eta antolatu diren 100 tailer eta hitzaldi baino gehiagotan parte hartzeko.

Tartean izango dira Euskadin egindako proiektu ugari euren lana nazioarteko mailan ezagutarazteko. Basque.Audiovisual markaren espazio fisikoan ohi bezala, gaur egun eskura dauden euskal proiektu guztiak eta garapen fasean daudenak biltzen dituen katalogoaren azken bertsioa banatuko da, orain arte egindakoen artean zabalena. «Horrek agerian uzten du sektoreak duen sormen-une ona, osasun-egoerak eragindako zailtasun guztiak gorabehera», adierazi dute arduradunek.

Colorful Diversity eta Palais du Festival guneak

Colorful Diversity gunean Cinema From Spain-en aterkipean atal birtual propioa izango du markak zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek kontaktuak sortzeko, koprodukziorako tresnak ezagutzeko eta lurraldeari buruzko informazioa ezagutzeko.

Era berean, bertan dauden euskal profesionalekin harremanak sortzeko eta fase desberdinetan dauden 10 proiektu nabarmeni buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute; hala nola Estibaliz Urresolaren '20 000 especies de abejas', David Pérez Sañudoren '50 picogramos. Una sátira deportiva', Raúl de la Fuenteren eta Amaia Remirezen 'Bayo Bayo Baby', Fermín Muguruzaren 'Black is beltza: Ainhoa II', Ainhoa Andrakaren 'Cabeza y corazón', Félix Viscarreten 'Una vida no tan simple', Iratxe Fresnedaren 'Tetuán', Ander Iriarteren 'The Sound of Cracking', Alberto Vázquezen 'Unicorn Wars' eta Elio Quirogaren eta Beñat Beitiaren 'Winnipeg, el barco de la esperanza'.

Publicidad

Aurreko urteetan bezala, fikzioa, dokumental, ez-fikzio eta animazioko film luzeak izango dira, baita garapen-etapatan dauden film laburrak. Kimuak hautaketa, Covid-19a ardatz hartuta Itxitik deialdiaren baitan egindako lanak, telesailak eta beste formatu batzuk.

74. edizioak Jodie Foster sarituko du

Iaz pandemia dela-eta nazioarteko zinemaldia ospatu ezin ostean, 2021an formatu presentziala berreskuratu du 74. edizioak. Spike Lee izango da epaimahaiko presidentea eta aurkeztuko den film zerrenda luzeaz gain, Urrezko Palma saria Jodie Foster aktore eta zuzendariarentzat izango da.

Publicidad

1946an lehen aldiz ospatu zenetik soilik lau aldiz utzi behar izan da bertan behera: arrazoi ekonomikoak medioa 1948an eta 1950ean, 1968an Maiatzeko protesten karira eta iaz Covid-19aren pandemiagatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad