Iazko edizioko sari-banaketa ekitaldia. euskal zine bilera

45. edizioa urrian egingo duen Euskal Zine Bilerak sariak handitu egin ditu, eta berri bat sortu

Aurreratu dutenez, Lekeitioko Udalak antolatzen duen jaialdiaren aurtengo edizioa «intentsoagoa» izango da, «egun gutxiago baina edukiz betea»

Martes, 26 de abril 2022, 17:16

Lekeitioko Udalak antolatzen duen Euskal Zine Bilerak 45. edizioa egingo du urriaren 20tik 23ra, eta aurten lehiaketako sariak indartu eta gehitu egin ditu. Lanak aurkezteko epea uztailaren 31ra bitarte dago zabalik, eta oinarriak hemen aurki daitezke.

Publicidad

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Euskal Zine Bilerako lehiaketa euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian.

Aurtengo jaialdia «intentsoagoa» izango dela iragarri dute, «egun gutxiago baina edukiz betea». «Berez garenarekin berriz konektatzeko tarte bat hartu nahi dugu berriro. Euskal zinemaren herriarekin lotu nahi gara berriz eta zinemara joateko ohiturari balorea eman. Eta, horretarako, indar guztiak harremanetan inbertituko ditugu aurten eta 'bilera' izaera bereziki sendotuko dugu», azaldu dute.

Horrela, amateur zein profesionalen arteko harremanak, herritarren eta Lekeitiora joango direnen artekoak, edota zinema eta Lekeitioren artekoak nabarmendu nahi dituzte. Horregatik, jaialdia «esperientzia eta bizipen berezia izaten jarraitzea» da aurtengo helburu nagusia.

Gainera, 45. edizioan, sariak indartu eta gehitu egingo dira. Hiru sari nagusi izango dira: film onena (3.000 euro), zuzendaritza onena (1.600 euro) eta gidoi onena (1.600 euro). Horiekin batera sari berri bat sortu da: Gazte 22 saria (750 euro). Sari horiek guztiak epaimahaikideen esku egongo dira. Gainera, Ikuslearen saria ere izango da (750 euro), publikoak emandako bozkaren bidez aukeratuko dena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad