Rosabel Argote, Bizinetza proiektuko koordinatzailea. CEAR EUSKADI

Errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko film katalogoa

CEAR Euskadik Bizinetza proiektuan 22 pelikula aukeratu ditu ezjakintasunari erantzun eta gaia lehen planora ekartzeko

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 2 de julio 2021

«Errefuxiatu bati buruz hitz egiten dugunean maiz ez dakigu zein de euren errealitatea eta hori oztopoa da kulturen arteko bizikidetza sustatzeko». Ezjakintasun horri erantzuteko beharretik sortu zen CEAR Euskadik sortutako Bizinetza proiektua, Rosabel Argote koordinatzailearen esanetan. «Zinema tresna zoragarria da ezagutza hori sustatzeko eta elkarbizitzan bizi garen errefuxiatuen errealitatera hurbiltzeko».

Publicidad

Argotek egungo gizartean dagoen ezjakintasuna nabarmentzen du eta horrek sor dezakeen arbuioaz abisatzen du. «Errealitate ikusezin asko dago eta zinemak, bere forma eta formatuekin, enpatia susta dezake» eta, azken eremuan, ate edo kale berdinean bizi den hori «ezagutzea erraztu».

Katalogoan bildutako 22 pelikulek errefuxiatuen giza istorioak eta bizipenak lehen planora ekarri nahi ditu ekimenak, egunerokoan prentsan edo telebistan «baztertuak geratu ohi direnak».

Katalogo oso landua

Argotek zehaztu bezala, katalogoan asilo-istorioak lehenetsi dira, gizartean dagoen gaia izan arren ez dela oso ohikoa berau lantzea. Era berean, zerrenda osatzeko hainbat irizpide izan dira kontuan: emakumeak protagonista izatea edo hauek zuzendua izatea, egilea beti europarra ez izatea filmen ikuspegia eurozentrikoa ez izateko, zintak hainbat kulturetako pertsonen gidoiak izatea edo protagonistaren profila anitza izan dadila.

Horrez gain, fikziozko filmen aldeko apustua egin da «mezuak entzutean gure 'oztopoak' gehiago murrizten ditugulako eta pertsonaiekin emozionalki identifikatzeko beste bide batzuk aktibatzen direlako», azaldu du Bizinetza proiektuko koordinatzaileak. «Dokumental baten aurrean ez bezala jokatzen dugu», iritzi du Argotek.

Azkenik, irisgarritasuna ere bermatzea bilatu da. «Maiz Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatzen diren filmak izan litezke, baina gero ez dira heltzen zirkuitu komertzialera». Hori buruan izanda, CEAR Euskadik osatutako zerrendarako herri eta hirietako kultur etxeetan edo liburutegietan eskuragarri dauden pelikulak aukeratu dira.

Publicidad

Arktibismoa oinarri

Pelikula guztien izendatzaile komuna arktibismoa da, hau da, artea aktibismorako erabiltzea gizartean dauden eta gugan oso errotuta dauden kontraesanak ikusaraziz. Hori guztia, noski, hizkuntza didaktikoa erabiliz ahal den neurrian gure ikuspegi eurozentrikotik epai ez dezagun. «Film bakoitzak dituen irakurketa-maila desberdinak azpimarratzen ditugu, ikusleari esanez 'jarri betaurreko hauek'».

BIZINETZA KATALOGOA

Papicha, sueños de libertad

1990eko hamarkadako Aljeriako gatazka armatura itzulera lau emakume gazteren bizipenen bidez, beren ametsei heldu zietenak indarkeria patriarkalez blaitutako errealitatean bizirauteko

Tigers

Gertakari errealetan oinarritutako film honek. «Goliath» (zehazki, Nestlé) ugarietako bati aurre egin zion «David» baten istorioa kontatzen du, enpresak herrialde pobretuetako milaka haurren heriotzarekin zerikusia izatea leporatuz, herrialde horietan banatutako esne-hautsaren ondorioz.

Adú

Europarako migrazioari, Melillari eta beste hesi batzuei buruzko drama, bakarrik dauden migrante adingabeei buruzkoa, eta harrokeria zuriaren hipokrisiaren eta kontraesanen ingurukoa.

Coco

Mexikoko mugak, bisak eta aduanak hizpide dituen istorioa, esanahi berezia hartzen duena AEBetako eta beste herrialde batzuetako migrazioaren aurkako politiken testuinguruan, eta Europak errefuxiatuak hartzeari uko egiten dion testuinguruan. Omenaldi samurra, emigratu ostean itzuli ezin izan ziren senide kutunei.

María en tierra de nadie

Emakumeen testigantzen bidez, filmak Mexiko eta AEBen arteko iparraldeko mugaraino doan migrazioaren gordintasuna kontatzen du. Hala, ibilbide osoan emakume horien bizitzak zeharkatzen dituzten indarkeria anitzak azaltzen ditu; gehienak, indarkeria fisikoak eta sexualak.

Cafarnaúm

Kaleko haurrei buruzko eta biziraupenari buruzko letra larriz idatzitako drama bat. Gizadiaren erretratua, ikusi eta barruan geratzen zaiguna. Ahaztezina.

Hijos de los hombres

Goiz triste bat da. Erreskate itsasontzi bat, Giza Proiektua izenekoa, munduan lekurik ez duten «legez kanpoko» etorkinentzako babesleku klandestino bakarra da. Ezinbesteko filma da; inork nahiko ez lukeen etorkizunaren ispiluaren aurrean jartzen gaitu.

El otro lado de la esperanza

Sentimentaltasun paternalistarik gabeko umorezko erretratua. Siriako errefuxiatu baten eguneroko bizitzari buruzko film samurra eta surrealista da; Finlandiako herrialdeak ezetz esaten dio, baina, finlandiarrek, baietz.

Limbo

Ezerezaren erdian dagoen aterpetxe batean asilo eskatzaileak bizi dira, nazioarteko babesa eskatzen dutenetik, harik eta, hilabete edo urte batzuk geroago, gobernu europarren batek asiloa ematen dien ala ez jakinarazten dien arte. Hasieran, etorkinak eta errefuxiatuak mespretxatzen dituen, eta, geroago, samurtasunez hartzen dituen jendarteari buruzko parodia.

Moolaadé

Espainiako Estatuak asilo-eskaeren %5 baino ez zuen onartu 2019an. Hor sartu al ziren mutilazio genitalaren beldurragatik ihes egiten zutenen eskaerak?

Desplazados

Telesail hau atzerritarrak atxilotzeko Australiako zentro bati buruzkoa da, Espainiako Estatuko CIEekin (atzerritarrentzako zentro itxia) parekatu daiteke eta erakusten du eskubideak etorkinen atxilotze zentroen atarian geratzen direla, han zein hemen.

La vida secreta de las palabras

Irlandan errefuxiatutako neska baten mututasunari eta isiltasunari buruzko istorioa da, Jugoslaviako genozidiotik eta gerra-arma gisa baliatutako sexu indarkeriatik bizirik atera ostean. Alaba galdu zuen, etxea galdu zuen.

El caso Collini

Thriller judizial bat 1945ean amaitu ez zen nazionalsozialismoari buruzkoa, hirugarren Reicharen garaian eta ondoren gertatutakoaren erru kolektiboari buruzkoa, literaturak eta zinemak ordenamendu juridiko koldarra aldatzeko duten botereari buruzkoa, erregimen naziaren biktimak aitortu eta erreparatzera begira.

C'est la vie

Komedia honek umorez mozorrotzen du aberaskumez eta kexatiz betetako jendarteari egiten dion kritika. Izan ere, askoz hobeto egongo ginake (elkar)bizitzaren alde egingo bagenu, elkarren alboan existitzeaz harago, jatorri kultural ezberdinak batuz, ez kenduz.

Un viaje de 10 metros

Bizimodu hobearen bila Europara bizitzera doan Indiako familia baten istorioa da; kasualitatez, Frantziako hegoaldeko herri txiki batean bukatzen du familiak. Han, modu arin eta entretenigarrian, maitasun, arrakasta eta elkarbizitza kontuak sortuko dira, Michelin izarra duen jatetxe baten eta Kadam familiaren jatetxe berri indiarraren inguruan.

Buenos vecinos

Komedia beltza gizakiok zuhaitz batengatik egiteko gai garen miseriei buruzkoa, auzo-harremanei —bizikidetza, koexistentzia, etsaitasuna— buruzkoa, gorroto ilustratuari buruzkoa eta ustezko ongizate-gizarteari buruzkoa.

El insulto

Drama judiziala da, aurkako herrien arteko liskarra pizten duena, honakoa landuz: gorrotoa adierazteko eskubidea eta barkamenaren balioa

Green book

1960. hamarkada da. Jazz musikari fin batek, beltza denak, eta bere gidari zuriak, aurre egin beharko diote gizarte kontraesankor bati; musikaria txalotu egiten dute pianoan duen birtuosismoagatik, betiere antzokietara atzeko atetik sartzen bada.

Los miserables

Parisko auzo pobre baten erretratua. Polizia, ustelkeria, delinkuentzia, arrazismoa, diskriminazioa eta indarkeria nahasi egiten dira lehen pertsonako narratzaile batek zuzendutako ikus-entzunezko kaleidoskopio honetan. Gaizki deituriko «bigarren belaunaldi» horien istorioa da.

Nuevo orden

Ordena sozialaren zuritasunaren aurka matxinatzen den mugimendu sozial bat, azal mestizo eta indigena duten aurpegirik gabeko errebeldeena.

Happy End

«Ezin dut etorkinen inguruko film bat egin; ez dut haien bizitza ezagutzen nire esperientziaren bidez. Baina film bat egin dezaket edozein sufrimenduren aurrean adierazten dugun axolagabekeriari buruz», (zuzendariak Haneke por Haneke liburuan egindako adierazpenak).

El Hoyo

'El hoyo' izeneko lurpeko kartzela batean ehunka preso daude pilatuta, ziega bertikaletan. Ez dakigu oso ondo zenbat maila edo solairu dauden, baina solairu bakoitzean bi preso daude, eta egunero janari-plataforma baten zain egoten dira, gosea arindu ahal izateko.

Uda honetarako 22 pelikulako katalogo paregabea da pertsona errefuxiatuen errealitatera gerturatu eta euren egunerokoa hobeto ulertzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad