Urriaren 24an amaituko da lanak aurkezteko epea
Udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako II. Arnasetik bideo-sormen lehiaketa antolatu du Arnasa Gara ekimenak
DV
Miércoles, 13 de septiembre 2023, 13:25
Udalerri euskaldunetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren bigarren edizioa martxan da jada eta lanak aurkezteko epea urriaren 24an amaituko da. Lehiakideen sormena pizteaz gain, arnasguneetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragitea ere du helburua egitasmoak.
Publicidad
Kategoria bakoitzean Irrisarri Land-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITB-ko 'Goazen!' eta 'Irabazi arte!' telesailen produktuetan gastatzeko 500 euroko bonua izango da eta, horretaz gain, 2.000 euroko publikoaren saria ere banatuko da. Ekitaldia Zarauzko Modelo aretoan egingo da azaroaren 22an.
Euskararen arnasguneetako ikastetxeetako ikasle zein arnasguneetako ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago lehiaketa. Banaka edo taldeka, lagunartean edo ikaskideekin batera garatu ahal izango dituzte lanak gazteek, nahiaren.
Bigarren edizioa ere 10-16 urteko gazteei zuzenduta dago, eta, lehen edizioan bezala, aurten ere adinaren arabera hiru kategoria zehaztu dira, bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izanik. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek beren herriak nolakoak diren azaldu beharko dute, bertan zer egin daitekeen eta, batez ere, euskara maila hobetzeko zergatik diren egokiak azalduz. Sustapen bideo baten bitartez edo formatu librean aurkeztu ahal izango dira kategoria honetako lanak (marrazki, olerki, bertso, bideo, abesti).
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei dagokienez, beren herrietako esamolde berezienak eta haien esanahia azaldu beharko dute umorezko bideo baten bitartez. Arnasguneetan entzun daitezkeen euskalkiak balioan jartzeko ariketa da, euskararen aniztasuna agerian utzi nahi duena.
Publicidad
Azkenik, DBHko 3 eta 4. mailako ikasleek modu sortzailean bideo bat sortu beharko dute, euskal kultura, musika eta ekimenak balioan jarriz. Kategoria bakoitzerako bideo ereduak zein lehiaketaren oinarri guztiak www.arnasagara.eus webgunean daude ikusgai.
Arnasa Gara ekimenak antolatu du lehiaketa, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bultzatua.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión