Borrar

Animaziozko 'Heidi, katamotzaren erreskatea', ostiralean zinema-aretoetan

Animalia salbatzeaz gain, Pedro, Clara eta Aitonaren laguntzaz etxea babestu beharko du zerrategi baten jabe zeken baten atzaparretatik

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 21 abuztua 2025, 14:37

Comenta

Aitona, Pedro, Clara eta, nola ez, Heidi. Animaziozko seriek belaunaldi bat baino gehiago markatu zuen eta, orain, istorioak zinema-aretoak bete nahi ditu animaziozko 'Heidi, katamotzaren erreskatea' filmarekin. Ostiral honetan euskaraz ikusgai izango da EAEko ohiko aretoetan

Heidik katamotz bakarti bat basoko tranpa batetik salbatu du. Aitonak jakin gabe, bere lagun berria zaintzen du, eta ez du berriro harengandik aldendu nahi. Heidi ohartzen denean komunitatea katamotz gaztearen familia ehizatzen ari dela eta animalia lotsatiak herrira hurbiltzera behartu zituen lohi jausiak mendiaren beste aldeko baso-soiltze erradikalak eragin zuela, ahal duen guztia egiten du katamotza salbatzeko eta bere etxea zerrategi baten jabe zeken baten atzaparretatik babesteko.

Toby Schwarz eta Aizea Roca Berridik zuzendu dute filma Rob Spracklingen gidoiarekin. Heidi-ren historia zirraragarriaren atal berri honek gaurkotasuneko gaiak lantzen ditu, hala nola iraunkortasuna eta naturaren kontserbazioa.

Ez da iragarritako albiste bakarra, datozen hilabeteetan 'Sari nagusia: ziztu bizian' (abuztuak 29), 'Capitán diente de sable' (iraila), 'Supercharlie' (urria) eta 'El tigre perdido' (azaroa) ere helduko baitira Nafarroa eta EAEko hainbat aretotara.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratutako zazpigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Animaziozko 'Heidi, katamotzaren erreskatea', ostiralean zinema-aretoetan

Animaziozko 'Heidi, katamotzaren erreskatea', ostiralean zinema-aretoetan