Alex Txikon, Sierra Leonatik Pakistanera eguzki-energia hari duela

Mendizale bizkaitarra energia berriztagarrien arloan egiten ari den lan solidarioaren inguruko 'Amwar. Argiz betea' dokumentala apirilaren 2an estreinatuko da

m. imaz

Sábado, 5 de marzo 2022, 12:37

Denetariko abenturak bizi izan ditu Alex Txikon mendizale bizkaitarrak. 1981ean Lemoan jaiotako kirolariak 30 espediziotan hartu du parte, eta 8.000 metrotik gorako hamaika tontorretara igo da. Shisha Pangmaren gailurra, esaterako, bitan zapaldu du, eta mendizale oso gutxiren esku dauden lorpenak pilatu ditu Himalayan neguan. 2016an Ali Sadpara pakistandarrarekin eta Simone Moro italiarrarekin Nanga Parbatera (8.126m) egin zuen neguko igoaldia, esaterako, ez da erraz ahaztuko... Orduz geroztik hainbat neguko saio egin ditu mendi mitikoenetan: Everesten 2017, 2018 eta 2020; K2an 2019an; Manaslun 2021ean eta 2022an...

Publicidad

Ikus-entzunezkoa ere eremu ezaguna du, igoerako kameralari izan baitzen RTVEko 'Al filo de lo imposible' saioan. Bere espedizioak ere kontatu ditu dokumentalen bidez. Oraingo honetan dokumental oso berezi batekin dator Txikon, «mendizaletasuna, elkartasuna eta energia berriztagarriak» uztartzen dituen 'Amwar. Argiz betea' filmarekin, alegia.

Beraxek aurreratu bezala, Rosa García Loire nafarrak zuzendutako eta EKI Fundazioaren laguntzarekin 601ek ekoitzitako dokumentala apirilaren 2an ikusi ahal izango da lehen aldiz Bilbon, Euskalduna Jauregiko Auditorioan antolatu den saio berezian. Dokumentala ere berezia da, Txikon beran eta eguzki-energia baitira elkarrengandik oso urrun dauden bi toki eta bi giro lotzen dituzten hariak. 2021ean, alegia, Nepalen kokatuta dagoen Manaslurako espedizio oso berezia antolatu zen: ingurumenean eraginik gabeko edo eragin oso txikiko aurreneko espedizioa, eguzki-panelek ematen zieten energia baliatzen zuena. Sistema jasangarri honekin, Pariseko Akordioa errespetatzeaz gain, aztarna ekologikoa asko murriztu zuten. Aurreneko urrats harekin hasi zen Txikonen eta EKI Fundazioaren arteko elkarlan solidarioa, Sierra Leonararino zabaldu dena.

Seneglado proiektua baten argazkia.

Dokumentalean, hain zuzen, EKI Fundazioak Afrikako herrialde horretan egiten duen lana azaltzen da. Bertan, eguzki-energian oinarritutako proiektuak jartzen dituzte horrela autonomia energetikoa lortzen duten zenbait eskola eta ospitaleri. Txikonen nahia da gauza bera egitea beretzat oso berezia den Günter Mountain School-en. Eskola hori Pakistango Diamerren dago, eta proiektua hara eramateak oso desberdinak izan arren elkarrengandik uste baino gertuago dauden bi kultura eta bi herri lotzea ahalbidetuko luke.

Txikonen hitzetan, «ondo egindako lanetik jaiotako proiektua da. Pandemia baten erdian filmatzeak duen zailtasuna nabarmendu nahi dut, baita balio humanitarioak ere. Uste dugu ikusleengan enpatia sustatuko duela, eta aukera desberdintasunaren inguruko gogoeta eragingo duela».

Publicidad

Zuzendariak, berriz, honela deskribatu du filma: «Bidaiarazten digu, pentsarazten digu, hunkintzen gaitu. Elkarlotzen diren bideak, senidetzen diren eskolak, bidean gelditzen diren adiskideak, kulturen arteko trukea, zerbait aldatu daitekeela beste mundu bat posible dela uste dutelako beren etxeak uzten dituzten pertsonak... Denetarik du bidaia honek».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad