Borrar
Irailaren 21era arte eman daiteke izena Sanchez

Bueltan da emakumeentzako Ahalduntze Bertso-Eskola

Taldea hilabeteko hirugarren larunbatean bilduko da goizez, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonako Subijana etxean

Ostirala, 7 iraila 2018, 21:04

Comenta

Urritik ekainera bitarte egingo da aurtengo ikasturtean ere Ahalduntze Bertso-Eskola. Bertsolaritzarentzat emakumeak plazan izaten duen garrantziaz jabeturik eta emakumeen jendaurreratzean ematen diren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, bertsolari bezala aurrera egin nahi duten emakumeentzat lagungarri izateko sortu zuen duela lau ikasturte Bertsozale Elkarteak.

Ikastaroak maiztasunari eutsiko dio: taldea hilabeteko hirugarren larunbatean bilduko da goizez, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonako Subijana etxean. Urriaren 20an izango da lehen eskola eta ekainaren 15ean azkena. 16 kide dituen taldea osatuko da gehienez, horretarako izen-emate ordena errespetatuz. Ainhoa Aranburuk eta Arkaitz Goikoetxeak gidatuko dute taldea.

Ikasturte osoan zehar eskoletara etortzea eta dinamikan parte hartzeko konpromisoa hartzea eskatzen zaie izena ematen dutenei, eta ikuspegien arteko aniztasuna eta errespetua izango ditu ikastaroak oinarri.

Irailaren 21era bitarte eman ahal izango da izena, beti ere tokia egonez gero. Horretarako umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bueltan da emakumeentzako Ahalduntze Bertso-Eskola

Bueltan da emakumeentzako Ahalduntze Bertso-Eskola