Borrar
Bertsozale Elkarteko bazkideek Bapatean 2024 liburua doan eskura dezakete

Bertsozale Elkarteko bazkideek Bapatean 2024 liburua doan eskura dezakete

Euskal Herri osoko bertso plazei buruzko informazioa, eskualdearen araberako saio kopuruak, aldizkako saio zein sariketen berri eta Xenpelar Dokumentazio Zentrora (XDZ) grabatuta iritsi diren bertsoaldien hautaketa bildu da

DV

Viernes, 24 de enero 2025, 14:54

Euskal Herri osoko bertso plazei buruzko informazioa, eskualdearen araberako saio kopuruak, aldizkako saio zein sariketen berri eta Xenpelar Dokumentazio Zentrora (XDZ) grabatuta iritsi diren bertsoaldien hautaketa biltzen duen Eskatu Bapatean 2024 liburua doan eskura dezakete Bertsozale Elkarteko bazkideek otsailaren 10a bitarte.

Lurraldetasuna, generoa, belaunaldiartekotasuna, saio mota, doinuen berritasuna… bezalako aldagaien baitan bereizitako bertsoaldiak dira, beti ere, bertsolari bakoitzaren saio kopuruan oinarrituta. Eta herritarrek antolatutako bertso saioetan bat-batean kantatutako hainbat bertso ere bildur dira; aldiz, txapelketakorik ez dakar, ez bada herrialdeetako txapeldunen agurra edo gazte sariketatan kantatutakoak.

«Anitz jenderen lanaren emaitza da Bapatean 2024a. Borondatezko grabatzaileei esker jaso ahal izan ditugu ehunka bertso aldi eta zenbait potret. Eskerrik beroenak beraz, saio erdi, osorik edo hamaika grabatu, zein argazkiren bat egin eta XDZra helarazi dizkiguzuenoi», azpimarratu du Bertsozale Elkarteak.

Aurtengo edizioari Unai Mendizabal Jauregik egin dio aitzinsolasa, Plazaren atzean izenekoa. Bertsoei dagokionez, Bapatean 2024k 687 bertso dakartza; 74 bertso saiotako 88 bertsoalditan multzokatuak. Gainera, bertsoaldi bakoitzari dagokion informazioa ematen da: gai, doinu, parte hartzaile, antolatzaile… bai eta saio bakoitzaren testuinguruari buruzko zertzeladak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsozale Elkarteko bazkideek Bapatean 2024 liburua doan eskura dezakete