Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Bertsoa Sutan jartzeko plaza berria, Chillida Lekun

Sukaldariek gastronomiari lotutako prozesu ezberdinen azalpenak emango dituzte, eta bertsolariak sukaldaritzari lotutako prozesu hauek bertsogintzara ekartzen saiatuko dira, gai jartzaileak lagunduta. Gainera, parte hartzaileek sukaldariaren prozesua streaming bitartez ikusi ahal izango dute

DV

Donostia

Igandea, 11 urria 2020, 08:29

Comenta

Urriaren 17an izango da sukaldea eta bertsoa lotuko dituen saioa. Bertsozale Elkarteak bertso plaza bultzatzeko egingo duen ekarpenaren parte da hitzordua. Osasun neurriak hartuta, bertso emanaldia antolatu du Bertsozale Elkarteak. «Aurreko hilabeteetan egin bezala, datozenetan ere bertso plazaren aldeko apustua egingo dugu, tokian tokiko antolatzaileak antolatzera animatu ez ezik, elkarteak berak ere saioak antolatuz. Horietako bat da Chillida Lekun egingo dugun saioa», azaldu dute.

Saioa 17:00etan izango da, eta bertsoa eta sukaldea izango ditu protagonista. Janariaren eltzea egosten ariko dira Aitzol Zugasti eta Maialen Cano sukaldariak; eta hitzenari eragiten Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariak. Bi plater hauen arteko oreka ematen, Maite Berriozabal ariko da gai jartzen.

Sukaldariek gastronomiari lotutako prozesu ezberdinen azalpenak emango dituzte, eta bertsolariak sukaldaritzari lotutako prozesu hauek bertsogintzara ekartzen saiatuko dira, gai jartzaileak lagunduta. Gainera, parte hartzaileek sukaldariaren prozesua streaming bitartez ikusi ahal izango dute, mugikorrak erabiliz.

Zaleei pintxo bat emango zaie saioaren hasieran, sukaldariak gidatuta dastatu ahal izateko. Bestalde, saioaren ondotik afaltzen geratzeko aukera ere izango da: Chillida Lekuko Lurra Café jatetxeak egun honetarako bereziki diseinatutako afari bat eskainiko du jende kopuru mugatu batentzat.

Saiorako sarrerak zein afarikoak museoaren webgunean eskura daitezke: 15 euro balio ditu saiorako txartelak eta museoa bera ere ikus daiteke harekin. Plana luzatu nahi izanez gero, afari bikaina eskainiko da 40 euroren truke.

Bertsozale Elkarteak COVID-19ak plazan izan duen eraginaren aurrean plaza biziberritzeko antolatutako egitasmoen baitan kokatutako saioa da Chillida Lekukoa, eta datozen asteetan ezagutzera emango dituzte hitzordu gehiago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsoa Sutan jartzeko plaza berria, Chillida Lekun

Bertsoa Sutan jartzeko plaza berria, Chillida Lekun