Bertso Eguneko emanaldiak bertso eskolak izango ditu ardatz
Urtarrilaren 26an egingo da, Barañainen, Bertso Eskolen Eguna bere baitan harturik, osoko planarekin
Martes, 15 de enero 2019, 12:27
«Bertso eskolako kide guztiak identifikatuta sentitzeko moduko saio bat ari gara prestatzen», aurreratu du, hilaren 26an, larunbatarekin, Barañainen egingo den Bertso Eguneko arratsaldeko gidoia prestatzen ari den Nerea Ibarzabal bertsolariak. Bera eta Edurne Azkarate aritu dira hain zuzen lan horretan.
Publicidad
Izan ere, bertsolaritza azken hamarkadetan bizitzen ari den susperraldiarekin lotura zuzena duten bertso eskolak izango dira emanaldiaren ardatz nagusia. Azkarateren ustez, «oholtzan gaudenen eta publikoaren arteko mugak hausteko aukera egokia» izan daiteke saioa, eta gai horri erreparatu izanak badu zerikusia Bertso Egunak hasi duen etapa berriarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bertso Eguna urte hasieran ospatzen da eta udazken hasieran Bertso Eskolen Eguna, baina 2019an biak elkarrekin ospatuko dira. «Bertso Eguna ibiltaria eta formatuz aldakorra izango zela erabaki genuen, eta hau bigarren edizioa izango da. Aurten, gainera, Bertso Eskolen Eguna eta Bertso Eguna bateratu ditugu», argitu du Jone Uria Bertsozale Elkarteko Sustapen arduradunak.
Ospakizun bikoitzerako, egun osoko plana prestatu dute, goizetik hasi eta gauera artekoa. 11:00etan, 'Enkarguz' emanaldiaz gozatzeko aukera izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok prestatutako ikuskizuna da, Lanku Kultur Zerbitzuek bideratuta. Jarraian, poteoa egingo da tabernaz taberna: Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa bertsolariak ariko dira kantari. Bazkaria Barañaingo udaletxearen aurrean atonduko den karpan izango da, 15:00etan. Txartelak bertsosarrerak atarian daude eskuragarri.
Saio nagusia 19:00etan hasiko da saioa Barañaingo auditorioan eta Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia izango ditu protagonista. Festa luzatzeko, 21:30ean kontzertuak izango dira Barañaingo udaletxearen aurrean jarriko den karpa horretan bertan: Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu taldeak ariko dira. Doakoa da sarrera.
Publicidad
.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión