Berta Suescun ilustratzailearen lanak, abendura arte
Bozeto txiki asko ditu abiapuntu, gustuko, eta behin emaitza duenean eskala handitu eta detaileak egiteari ekiten dio ostean arkatzaz definitu, eskaneatu eta kolorea digitalean gehitzeko
J. Agirre
Asteartea, 9 iraila 2025, 10:40
Uztartuz egin ohi du lan Berta Suescunek (Gares, 1974). Formakuntzaz Arkitektura Teknikoa ikasi zuen lehenik, eta modu autodidaktan hasitako ilustratzaile formazioa hainbat lantegirekin osatu du. Teknikoki ere, horixe du bere moldea, eskuz egindakoa digitalarekin osatzen baitu. Bozeto txiki asko ditu abiapuntu, gustuko, eta behin emaitza duenean eskala handitu eta detaileak egiteari ekiten dio ostean arkatzaz definitu, eskaneatu eta kolorea digitalean gehitzeko. Ibilbide eta prozedura hori ezin hobe ikusiko da Aieteko K. E.-an den Ilustratzaileen Txokoan
Ilustratzaile bezala, publizitate lanetan aritzen da gehienbat (jaialdiak, antzerkia, erakusleiho-apainketa). 2018an eta 2024an Arte&Trenza izeneko Ilustrazio Lehiaketa irabazi zuen. Horretaz gain, Beste hainbat artista nafarrekin batera sortutako 'Variopintas Kolektiboa' taldeko kidea da. Haiekin antolatu ditu 'Correspondencia' (2023) eta 'Arts Naturae-Natura Artis' (2025) erakusketak.
Haur-ilustrazioari dagokionez, lan ezberdinak egin ditu. Alde batetik, 'Meraki Tanttak' proiektu literarioan parte hartu zuen 'El niño azul' ipuina ilustratuz, beste bederatzi ilustratzaile nafarrekin batera. Eta Rebecca Gil irakasle eta idazleak gidaturiko 'Meraki Tanttak' proiektuan bi liburu argitaratu ziren: lehenengoan, berak idatzitako eta artista ezberdinek ilustratutako 11 ipuin errimatu argitaratu ziren. Bigarrenean, ipuin horiek lantzeko baliabide, proposamen eta dinamika ezberdinen bilduma.
Horrez gain, Javier Fernandezekin batera 'Menudo castillo' (Amigos del Papel, 2020) albuma argitaratu zuen.
2012tik hainbat artista
Urrestarazuren ilustrazioak dituen erakusketa irailaren 9tik abenduaren 7ra izango da ikusgai, astelehenetan eta jaiegunetan izan ezik, itxita egongo baita. Hala, nahi duen orok asteartetik ostiralera (16:00-20:30 tartean), larunbat goizetan goizean (10:00-14:00) eta arratsaldean (16;30-20:00) zein igande goizetan (10:00-14:00) izango du aukera.
2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizabal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero, Irrimarra bikotea (Irene Irureta eta Karmele Gorroño), Ana Ibañez, Ane Arzelus, Iñaki Landa, Maite Rosende, Sandra Garayoa, Iban Illarramendi, Leire Salaberria, Ivan Mata, Arkaitz Barriola, Maitane Bautista, Mai Egurza, Raquel Samitier, Olaia Martinez, Nerea Urrestarazu eta Joseba Beramendi 'Exprai'. Orain Berta Seuescunen txanda da.