'Dena asmatuta dago', VI. Benito Ansola sariko irabazlea

Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillosen film laburra hautatu du epaimahaiak

DV

Martes, 30 de noviembre 2021, 12:47

Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillosen 'Dena asmatuta dago' film laburra hautatu du epaimahaik VI. Benito Ansola sariko beka irabazle bezala. Bego Vicario eta Estibaliz Urresola zinegileek osatutako epaimahaiak bi kontu nabarmendu dituzte proiektu saritutik: alde batetik, ekoizpen diseinu oso landua eta bideragarria; eta bestetik, gaur egungo errealitate aldakorrak gazteen harremanetan eragin dezakeen hausnarketa modu zintzoan, ñabarduraz eta estereotipoetatik harago plazaratzeak duen interesa.

Publicidad

'Dena asmatua dago' laburrarekin batera beste bi proiektu lehiatu dira finalean aurkeztutako hamaika hautagaietatik: Imanol Gurrutxagaren 'Deserri' eta Aimar Erkiagaren 'Bi hankako zakurra'. Orain hamar hilabeteko epea izango dute gidoia gauzatzeko eta, oinarrietan zehaztutakoaren arabera, lan saritua datorren urtean egingo den 45. Euskal Zine Bileran estreinatuko da. Horretarako 3.000 euro jasoko dituzte.

Lur eta Martin dira film laburreko protagonistak, duela sei hilabete elkar ezagutu zutenak, eta oraindik ez dakite zein modutan definitu bien arteko harremana. Martin aspertu da egoeraz, harreman horri konkrezio bat eman nahi baitio. Lur, ordea, gustura dago dauden moduan, beldurra ematen dio eta konpromisoak.

Ekimenak euskarazko ikus-entzunezko produkzioa sustatu eta hauspotzea du helburu eta aurreko edizioetako saridunak David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas izan dira. Askok bide oparoa egin dute harrez gero ikus-entzunezkoen munduan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad