June Aiestaran beasaindarra izango da finala errepikatuko duten hiru bertsolarietako bat. Bertsoa.eus

Aurpegi berri asko Euskal Herriko Eskolarteko finalean

Ekainaren 15ean jokatuko da Arantzan eta hamaika bertsolaritik zortzi berriak izango dira

DV

Donostia

Domingo, 9 de junio 2024, 18:24

Euskal Herriko Eskolarteko final berritua jokatuko da Arantzako frontoian ekainaren 15ean (17:00etatik aurrera). Hamaika bertsolaritik zortzi berriak izango dira eta beste hiru aurretik ere finalean aritutakoak, horien artean iazko txapelduna, Haira Aizpurua saratarra. Harekin batera, iaz ere lehian aritutako June Aiestaran beasaindarra eta Kattin Madariaga izango dira Arantzako finalean. Gainerako zortzi bertsolariak lehenengoz ariko dira Euskal Herriko txapelketan.

Publicidad

Herrialdeka, honela gelditu da finala: Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga azpeitiarra sailkatu dira; Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga; Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga; Lapurditik Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua; eta Baxenabarretik, berriz, Nahia Etcheverry.

Gipuzkoakoan June Aiestaran nagusi

June Aiestaranek eta Joanes Azpillagak Gipuzkoako eskolarteko txapelketako sailkapenean lehenengo bi postuak eskuratuta lortu zuten Arantzako finalerako txartela pasa den apirilean. Nabarmentzekoa da beasaindar gazteak hirugarrenez jarraian eskuratu duela garaipena txapelketa honetan. Eta bere ibilbide sendoaren adierazgarri, udazkenetik aurrera jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako txartela ere lortu du ahizpa Maddirekin batera, berriki amaitu den Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean ederki aritu ostean,

Arantzak Iurretari hartuko dio lekukoa ekainaren 15ean. Duela urtebete Bizkaian Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak jantzi zuen Euskal Herriko Eskolarteko txapela bigarrenez (2021ean ere jantzi zuen), eta Eki Mateorena leitzarra izan zen txapeldunorde. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan Iurretako frontoian. Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi zion txapela txapeldunari; txapeldunordeari, aldiz, Bertsozale Elkarteko lehendakari taldeko Xabi Igoak eman zion saria. Beste parte hartzaile guztientzako ere izan ziren oroigarriak. Eskolarteko bertsolari gazteek 180 bertsozaleren babesa izan zuten finalean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad