Aitor Sarasua bertsolari eta bertso-eragilea hil da

1995ko azaroko argazkian, ezkerrean, Jon anaiarekin Donostian, elkarrekin osatu zuten 'Fauna txiki bat bertso berritan' diskoa aurkeztu zuten egunean. /POSTIGO
1995ko azaroko argazkian, ezkerrean, Jon anaiarekin Donostian, elkarrekin osatu zuten 'Fauna txiki bat bertso berritan' diskoa aurkeztu zuten egunean. / POSTIGO

Mikrofonoen aurretik aspalditxo urrundu bazen ere, 51 urterekin Itsasun zendu den aretxabaletarrak bertsolaritzaren inguruko eginkizunetan jarraitu zuen

DV

Aitor Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1967), aspaldiko bizitoki zuen Itsasun (Lapurdi) zendu da, hainbat urtetako gaixoaldiaren ondoren. Urteak zeramatzan mikrofonoetatik urrun (2002 urtekoa da XDZan gordeta dagoen azkeneko grabazioa, Baigorrin jokatu zen Iparraldeko bertsu ligaren saiokoa), ez ordea bertsolaritzatik, irakasle, antolatzaile, gai-jartzaile eta aurkezle gisa jarraitu baitzuen jendaurrean bertsotan aritzeari utzi zionetik. Hileta elizkizunak eta ehorzketa larunbatean izango dira, goizeko 11.00etzan, Itsasuko elizan

Jon Sarasua bertsolariaren anaia eta Maddi Sarasua Laskarai bertsolariaren aita zen Aitor Sarasua. Ainhoa alaba ere ibilia da bertsolari gazteen txapelketetan. Jon anaiarekin batera argitaratu zuen hain zuzen 1995 urtean bertso jarri musikatuz osatutako diskoa, 'Fauna txiki bat bertso berritan'.

Honela laburbidu du Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatzen duen Bertsolaritzaden Datu Baseak Aitor Sarasuaren biografia: «Familia euskaldun eta euskalzale batean sortua, sei anaietatik hirugarrena. Txikitatik ikastolan eta giro euskalzalean murgildua. Almen ikastolako bertso-eskola aitzindarian aritua, 7 urtetatik, anaia eta lagun artean. Gaztetxotatik Eskolarteko Txapelketatan abiatua, gero gaztetan txapelketa askotan izan zen partaide. Hogei urte inguru zituela, Arrasateko AEDko bertso-eskolako lagunarteak eutsi zion bere bertsozaletasun eta gaitasunari. Geroztik hango gazteagoen animatzaile izan zen, eta Lapurdira joan zenez geroz, bertso-irakasle lehenik eta ondoren Bertsularien Lagunak elkartean aritu izan da. 1998az geroz plazetako bertsolaritzatik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan aritu da».

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos