Borrar
María Goiricelayaren 'El patio de mi casa / Harri Orri Ar', 2017an saritua eta handik hiru urtera estreinatua.

Antzezlan bat garatuko duten zortzi sortzaileren bila

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren legatu gisa geratu den Antzerkigintza Berriak ekimenaren zazpigarren edizioa deitu dute

Asteazkena, 2 martxoa 2022, 16:48

Comenta

Zazpigarren urtez jarri dute martxan Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa, «dramaturgo berriei eta beste arte-arlo batzuetatik etorrita (literatura, zinema…) sorkuntza eszenikoan barrendu nahi dutenei antzerki-mundurako sarbidea errazteko».

Programa DSS2016k bultzatu zuen, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburutzat, «zertarako eta, ohiko bakar-lana eta hain ohiko ez den talde-lana konbinatuta, material dramatikoen harrobia osa dezan, antzerki-konpainientzat eta sorkuntza eszenikoarentzat erreferente izango dena». Halaber, ekinbide honen helburua «antzerki-testu berriak sortzea da; testua, partitura gisa ulerturik, zeina zuzendari bati ematen baitzaio eszenaratu dezan. Argi gera bedi berri hitzak ez duela zertan esan nahi berritzailea edo abangoardiakoa».

Deialdi honen xedea «gehienez ere zortzi sortzaile hautatzea da, antzezlan bat gara dezaten arte eszenikoen profesionalen gidaritzapeko prozesu batean, zeina parte hartzen duten hiru antzokietan –Principal Antzokian, Victoria Eugenia Antzokian eta Arriaga Antzokian– egindako laborategien bidez gauzatuko baita».

Hautaturiko pertsonek, «obra dramatiko bat garatu beharko dute bost hilabetean, arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean». Laborategi horiek 2022eko iraila eta azaroa bitartean egingo dira. Datak eta lekuak behar adinako aurrerapenez jakinaraziko dira. Atal honen azken paragrafoan adierazten dena eragotzi gabe, laborategiak egin eta gero, sortutako obra dramatikoen artetik bat, bi edo hiru hautatuko dira eszenaratzeko, parte hartzen duten hiru antzokiek ekoitzita.

Ohartarazi dutenez, «obra dramatiko bat hautatzeak eta ekoizteak ez dakar nahitaez berekin eszenaratzea egileak berak zuzentzea. Erabaki hori hiru antzoki parte-hartzaileen esku dago». Hala ere, Balioespen Batzordeak erabakitzen badu ezein proiektuk ez duela aski interes edota ezinezkoa dela haiek behar bezala eszenaratzea, ez da ezein hautatuko ekoitzia izateko.

Baldintza nagusiak

Europar Batasuneko herrialdeetan bizi den edonork parte hartu ahal izango du deialdian, sorkuntza dramaturgikoarekin lotuta ibilbide bat hasten ari bada edota, beste arte-arloren batetik (literatura, zinema…) etorririk, sorkuntza eszenikoan barrendu nahi badu. Arte-ibilbide guztiak hartuko dira aintzat, ez bakarrik literatur ibilbideak. Aurreko deialdietan aurkeztu eta hautatuak izan ez direnak ere aurkeztu ahal izango dira.

Hautaturiko pertsonek 3.300 €-ko diru-laguntza bat izango dute, proiektuan jardutearen eta laborategietako dieten truke. Balioespen Batzordea parte hartzen duten hiru antzokien ordezkariek osatuko dute. Batzordearen erabakia 2022eko maiatzaren azken aldera jakinaraziko da; lehenik onuradunei, eta ondoren www.donostiakultura.eus webgunearen bidez. Batzordeak eskubidea du betiere deialdia osorik edo partez esleitu gabe uzteko, bai jasotako proposamenek ez dituztelako gutxieneko betekizunak betetzen, bai geroago, laborategia amaitu ondoren, Batzordeak proiektuen koprodukzioa eta ezenaratzea ezegokitzat jotzen badu.

Dokumentazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango da. Dokumentazio guztia, idatzizkoa zein grafikoa, posta elektronikoz bidali beharko da arteeszenikoak@donostia.eus helbidera, gaitzat hau jarrita: «Antzerkigintza Berrien Deialdia». Kasu guztietan, eskaria bideratzeko, beharrezkoa izango da honako dokumentazio hau bidaltzea atxikita: Nortasun Agiriaren fotokopia edota bizilekua EBan duela egiaztatzen duen agiria; Curriculum vitae; Aurkezpen-bideoa (3 minutu gehienez): gehienez ere hiru minutuan erantzun behar da, luzapen handiagoko bideoak ez dira onartuko. Proiektuaren inguruko informazioa ere bidali beharko da: sinopsia, garapen, formatua, hizkuntza narratiboa, generoa, pertsonaiak...

Hautagaitza aurkezteko epea 2022eko martxoaren 31ko 18:00etan amaituko da. Hautaketa-epaimahaiak eskubidea du betiere puntu honetan ezarritako denbora- eta forma-baldintzak betetzen ez dituzten hautagaitzak aintzat ez hartzeko.

Deialdiari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek helbide honetara jo dezakete: arteeszenekoak@donostia.eus

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzezlan bat garatuko duten zortzi sortzaileren bila

Antzezlan bat garatuko duten zortzi sortzaileren bila