Antzerkia etxetik 'ikusteko' aukera
Uztailean Tarteanen webgunean eskegi zirenen ostean Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatzen duten Bikotreatoko antzezlanen txanda helduko da
Covid-19aren pandemiak gogor jo ditu hainbat sektore, antzerkia besteak beste. Horren jakitun, Tarteanek azken boladan ekoitzi dituen antzezlanak webgunean eskegi ditu nahi duen orok online ikus ahal ditzan. «Etxean zein lagun artean, euskaltegian zein kalean» ikustera animatzen dute Tarteanetik, bakoitzaren informazio guztiarekin.
Irailean zehar ostiralero Tarteaneko webgunean Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatzen duten Bikotreatoko antzezlanen txanda helduko da. Hurrenez hurren Lingua Nabajorum, Euskarazetamol, Larru Haizetara eta ED3 Euskal Musikaren benetako istorioa eskegiko dira streaming bidez ikusteko. Hauxe da egutegia:
Eskegi diren antzerkien egutegia
-
Irailaren 3an: Lingua Nabajorum
-
Irailaren 10ean: Euskarazetamol
-
Irailaren 17an: Larru Haizetara
-
Irailaren 24an: ED3 Euskal Musikaren benetako istorioa
Ez da egiten duen lehen aldia, gainera. Uztailan zehar bideo historikoak sareratu doan eta irekian ikusi ahal izateko. Besteak beste, 'Ghero', 'Pankreas' edota 'Zergatik Jamil?' antzezlanak zein Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten 'Ezdokhiru' bikote artistikoaren sagakoak –Euskal Musikaren Benetako istorioa, Euskarazetamol, Lingua Nabajorum eta Larru Haizetara– izan ziren sareratutako antzezlan osoen bideoak.
Euskal Kantutegia, Bilbon
Era berean, Euskal Herri osoan 100tik gora emanaldi arrakastatsu eta gero, irailaren 18an eta 19an Bilbora itzuliko da 'Ez Dok Hiru akustikoa' Euskal Kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala eta umorezkoa. «Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala», adierazi dute antolatzaileek.