Borrar
Koldo Izagirre eta Irrimarra Erein

Altzoko Handiaren eta Kutixiren azken bidaiak

Bosgarren eta seigarren aleekin amaitu da Koldo Izagirreren eta Irrimarraren lankidetzatik sortutako saila

Nerea Azurmendi

donostia.

Astelehena, 16 azaroa 2020, 13:04

Comenta

Migel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia, zutik ez da kabitzen Erein argitaletxeak eskaini dion bildumako albumen azaletan. Denetan dago eserita, edo 2 metro eta 41 zentimetroko gorputza tolesten laguntzen dioten jarreratan. Kutixirekin batera egin dituen bidaietan ere izan du eragina Handiaren garaierak, baina eragozpenak baino askoz ere inportanteagoak izan dira elkarrekin, eta beste pertsonaia askorekin, bizitako abenturak.

Amaitu da ordea bidaia, bildumako 5. eta 6. zenbakiekin: 'Altzoko Handia eta Kutixiren bekaitza' eta 'Altzoko Handia eta Kutixiren mehatxua' albumekin. Koldo Izagirrek, testuen egileak, eta marrazkiez arduratu den irrimarrako Karmele Gorroñok (Irene Irureta da bikoteko beste kidea) aurkeztu dituzte biak aste honetan. Aurkezpenean, Karmele Gorroñok nabarmendu zuen 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako bildumaren ezaugarrietako bat dela sei aleek, istorio desberdinak kontatu arren, elkarren artean duten batasuna. Lan egiteko modua ere berdina izan da guztietan: «Tenperaz eta eskuz. Horrela lan egitea gustatzen zaigu, akats bat egiten duzunean dena berregin behar baduzu ere».

Koldo Izagirreren testuak eta ilustrazioak bateratzeko prozesua «neketsua» izan dela adierazi zuen Gorroñok, joan-etorri ugarikoa. Neketsua izan arren, dena dela, «lan egiteko modu hau asko gustatu» zaie.

Koldo Izagirrek, berriz, marrazkien nagusitasunaren alde egin zuen. «Idatzi ditudanak utzi ditut interpretazio librerako, azkenean irudiek kontatzen dutelako istorioa», esan zuen. Testu laburrak idatzi ditu liburu guztietan, poetikoak, iradokitzaileak, zirikatzaileak... Luzeegiak eta gehiegi, bere ustetan, helduok letrak behar ditugulako. Zorionez, «haurrek badakite letrak irakurtzen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Altzoko Handiaren eta Kutixiren azken bidaiak

Altzoko Handiaren eta Kutixiren azken bidaiak