Jon Azpillaga bertsolaria hil da
Mutrikun eman du azken arnasa 81 urterekin, eta azken agurra ere han egingo zaio, ostiral honetan
El Diario Vasco
Jueves, 2 de febrero 2017, 17:26
Ostegun goiz honetan eman du azken arnasa Jon Azpillaga Urrutiak bertsolariakn Mutrikun, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez. Azken agurra ere han jasoko du, ostiralean, 19:00ean.
Publicidad
81 urterekin hil da 1935ean Pasaian jaiotako Jon Azpillaga. Jaiotzaz pasaitarra izan arren, ordea, oso-oso umetan Berriatuara joan zen bizitzera familiarekin, eta han egin zuen 20 urte arteko gaztaroa, baserriko lanetan. Bertsolaritzaren Datu Basean irakur daitekeenez, mutikotan hasi zen koplari. Lehen plaza ere oso gazterik egin zuen, 1950ean, Amoroton, Jon Mugartegi lagun zuela. Gero, Ondarroan urtebete eman ondoren, Mutrikura ezkondu zen 1960ean eta tailer batean hasi zen lanean.
Frankismo betean ibili zen bertsotan plazaz plaza, eta txapelketetan ere aurrean ibili zen. 1960, 1962, 1980 eta 1982ko Txapelketa Nagusietan finalista izan zen, eta 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere bai.
Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, «bertso munduari asko emandako pertsona izan da Jon»
Bertso munduari asko emandako pertsona izan da Jon. 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapeldun, ere bai.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión