Borrar

Poesiak ez du adinik, marrazkiek ere ez

Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Maite Mutuberria eta Lorena Martinez Oronozen lan batzuk publikatu ditu Pamielak

Félix Ibargutxi

Martes, 13 de diciembre 2016, 16:09

Pamiela argitaletxeak hiru berritasun aurkeztu ditu: Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Xomorropoemak eta beste piztia batzuk eta Piztipoemak eta beste xomorro batzuk; eta Harkaitz Cano eta Lorena Martínez Oronozen Zer demontre dago aulkien azpian?.

Leire Bilbaok idatzi eta Maite Mutuberriak ilustratutako bi liburu horiek elkarrekin lotuta daude. «Nahiz eta bi liburu izan, guretzat proiektu bat bakarra da esan du Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978). Dena batasun baten barruan pentsatu genuen, eta elkarri keinu asko egiten diote bi liburuok. Elkarren ifrentzuak dira.

Azken batean animalei buruzko poemak dira, eta mikroipuin poetikoak, kopla batzuk eta hamarreko txikiren bat. Sei eta hamalau urte bitartekoentzako irakurleentzat daude pentsatuta gehienbat, «baina poesiak ez du adinik, helduei ere gustatuko zaizkie».

Oinarrian ahozkotasuna omen dago. «Ahozkotasuna eta tradizioa. Euskal tradizioaren arabera, beste tradizio batzuetan ere bai, animaliek hizketa egiten zuten». Errima eta erritmoa da liburuotako beste ezaugarri nabarmen bat.

Leire Bilbaoren iritziz, «haurrek hizkuntzarekin edukitzen duten lehen harremana poetikoa izaten da. Baina irakurtzen hasten direnean narratiba eskaintzen diegu. Halaxe, gero arrotza egiten zaie poesia».

Ilustrazioak Maite Mutuberriak (Eltzaburu, 1985) egin ditu. Ohitura duen bezala, argazki zaharrak eta marrazkiak elkartuz egin ditu ilustraziook. Ez zuen poemak errepikatzerik nahi eta libre jokatu du. Atentzioa ematen du, adibidez, nola irudikatu dituen marrazoak: hagin batzuen argazkien bidez.

Bestalde, Zer demontre dago aulkien azpian? eman du argitara Pamiela etxeak. Mikroipuinak, aforismoak eta sailkatzen zail diren beste beste testu batzuk eskaintzen ditu, Harkaitz Canok idatziak.

Canok Lorea Martínez Oronoz marrazkilariarekin izan duen harremana bitxia izan da. Honela mintzatu da Cano: «Marrazioak ekimeneko ekitaldi batean ezagutu genuen elkar. 2009an izan ote zen... Hasierako asmoa izan zen korapiloen katalogo bat egitea: aho-korapiloa, buruko korapiloa, marinelen korapiloa... baina ez zen aurrera atera, eta handik urte batzuetara hasi ginen elkarri materialak bidaltzen. Nik jasotzen nuen haren marrazkiren bat eta zerbait idazten nuen, hurrena nik bidaltzen nion testuren bat... Kontua zen elkarri ezustea ematea».

Irudiak eta testuak, batzuetan, kontraesankorrak dira. Martínez Oronozek teknika bitxia erabili du: errekortatutako paper zatien bidez osatu ditu irudiak. Irudi errealistak dira, kromatismo handikoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Poesiak ez du adinik, marrazkiek ere ez

Poesiak ez du adinik, marrazkiek ere ez