Jon Maiarentzat azken finalerdia

Gipuzkoako Txapelketako finalean izango dira Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Ohiana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal

BIANDITZ IRAOLA

Domingo, 6 de diciembre 2015, 21:39

Pronostikoak betez, Jon Maiak irabazi du Eibarren jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalerdia. Ikusmin handia zegoen finaleko zortzikotea nork osatuko zuen ikusteko, eta saio borobilegia atera ez bazen ere, entzulea berotzen ere asmatu zuten bertsolariek. Zortziko txikian aritu zinen finen atzo lanean, bain puntuari erantzuten, bai ofiziotan. Jon Maia argazkilaria zen, eta Iñaki Gurrutxaga bertsolari txapelketako liburuxkarako argazkia ateratzera joan zitzatzion. Ordubete argazkiaka ateratzen aritu, eta batere onik ateratzen ez. Gurrutxagak ez zion ondo heldu gaiari, baina elkar deskribatuz, entzulea barrez jarri zuten. "Ez diogu ederki eman hasiera / eta aurpegi txarra jarri dit gainera / honen zabalera eta honen luzera / panoramika behar du baina goitik behera" hasi zen Gurrutxaga. Maiak bestelako arazoa ikusten zuen argazki onik ez ateratzeko: "Berriz ere eskatzen ari zera enfin / nere baitan etzazu gehiago eragin / denetarik eskatzen ondo irten dadin / baina txapelarekin ezin dizut egin".

Publicidad

Nahikari Gabilondok eta Mikel Artolak ere ziritik egin zuten lana. Artzaia lehenengoa, erostuna bigarrena. Erositako gazta lehiaketara aurkeztu, eta jo eta irabazi. "Gazta onena zein dan nik ederki dakit / hemen ez du balio hamaika aitzakik / eskerrik asko Mikel jakizu zergatik / bitartekari lanak egiteagatik". Artolak prezioa ekarri zion gogora: "Gazta egin ta arkumeak pitinka ugaldu / ez nun asko probatu hiru aldiz salbu / ... / zerorrek ere ez zendun horren merek saldu". Salneurria altuaren arrazoia eman zion orduan artzaiak: "Gaztagintzak baditu makina bat gako / eta garestia zen onena zelako / igual zu hemen langile kontrata beharko / norbait behar det eta marketinerako". Gaztak irabazi izanaren meritua beregan hartu zuen Artolak: "Ba nik horretan badet nahi adina dohai / hala uste nun baino gu ez gera etsai / zure gazta zegoen maerketing-aren zai / orain hobea da ta proba zazu lasai".

Puntuari erantzuten, gora-beherak izan ziren, baina orokorrean goitik aritu ziren. Atzoko irabazleak, adibidez, honela erantzun zituen: "Aspaldi joan al zara ezkontza batera" "aspaldi ez det hustu horretan kartera / sarritan joan izan naiz apaizen artera / ta behin sartu ezkero ezin da atera". "Soberan izaten da jana ta edana" "guztiak irensteko izaten da lana / ez naiz asko hurlbiltzen ni beraiengana / ez baigenuke hartu nahi morroiaren fama". Gabilondok, berriz, honela bukatu zuen lana: "Zu beti abiatzen ote zara garaiz" "ez hortan badet eta tamalez nahiko gaitz / nahiz ta ibiltzen naizen abituaz garaiz / halare gehienetan berandu joaten naiz". Eta Felix Zubiak honekin: "Euskalduna ez al da ixila ta hotza" "bai baina lehertzekoa hor dauka bihotza / jende artean hortxe daukat nik panpoxa / maite det esateko ez det nahiko lotsa". Arkaiz Oiartzabal 'Xamoa' ere ederki: "Hizkuntzak jakitea aberasgarria / lehengoak ez ahazteak badauka neurria / begiratu ezazu gaurko Euskal Herria / hortan dauka gabezi ikaragarria". "Tokian tokikoa hitzegin ezkero" "oraingo egoerarik etzazu espero / horrexegatik naiz ni irakasle edo / nik dakidana ondo emateko gero".

Kartzelako lana helduleku gutxikoa tokatu zitzaien beste behin: "Disimulatzen saiatu den arren, zurekin hitz egin, eta malkoak atera zaizkio". Gaztetan, bertsotara joan, eta gurasoekin lotsatzen zenekoa ekarri zuen kantura Maiak. Honela borobildu zuen egoera: "Hemezortzi urte izango nitun ondo daukat memoria / nola aitakin nere ondora urreratu zinen ia / ni euskalduna abertzalea eta ni bertsolaria / denen aurrean erderaz mintzo izan zitekeen zauria / agurtu gabe joan zineten hain serio aurpegia / eta ni nere barne-lotsetan zulo baten eroria / baina gaur berriz izandu degu honi heltzeko zoria / orain ia ez naiz Jon Maia bakarrik orain naiz Jon Maia Soria".

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad