Bilintxek-eta burua altxako balute
Unai Muñoak eta Ander Lizarraldek pertsonaia historiko batzuen larruan sartuta kantatu zuten atzo Polloeko kanposantuan
FELIX IBARGUTXI
Lunes, 1 de junio 2015, 09:25
Bertsolaritzak ere eduki du tokirik Olatu Talkan. Unai Muñoa eta Ander Lizarraldek bertso batzuk kantatu zituzten atzo Polloeko kanposantuan. Han hobiratuta dauden lau pertsonaia historiko garantzitsuren larruan jarri ziren: Raimundo Sarriegi, Indalezio Bizkarrondo 'Bilintx', Katalina Eleizegi eta Clara Campoamor. Azkeneko hau ere -Errepublika garaiko feminista handia, bera- Donostiako hilerrian dago, nahiz Suitzan hil zen, 1972an.
Publicidad
Bi musikari ere aritu ziren atzokoan bertsolariekin batera. Beraz, batetik Ander Lizarralde (Oiartzun, 1984) eta Unai Muñoa (Berrobi, 1982) bertsolariak; aldamenean Imanol Kamio akordeolari eta pianojolea (Hernani, 1959) eta Aitor Atxega gitarrajolea (Ondarroa, 1968). Lehen ere jardunak dira laurak batera: 'Ez gara Palestinaz ari' ikuskizuna eskaintzen jardun izan dira hainbat tokitan, 2013an hasita.
Atzokoan, Donostiako Parte Zaharreko bertso eskolako umeen jardun motx batzuekin eman zitzaion hasiera festari. Zortzi eta hamahiru urte bitarteko ikasleak ari dira hor, denak Orixe ikastolakoak, eta Aitor Mendiluze dute irakasle.
Lizarraldek eta Muñoak 'Burua altxako balu' ipini diote izenburu ikuskizunari. «Lau pertsonaia hauek hartu eta irudikatu nahi izan dugu bakoitzak zer kantatuko liokeen gaur egundo Donostiari. Haien ahotik, haien begietatik jardungo gara, baina ezinbestean geure ikuspegia eskainiko dugu baita ere », ohartarazi zuen Muñoak.
Aurrena, personaia historiko bakoitzaren inguruko zertzelada ba-tzuk eskaini zituzten. Bilintxekin ekin zioten eta aski ezagunak diren gauza batzuk kontatu: bertsolari eta poeta honek tragjediak markaturiko bizitza izan zuen. 1876an hil zen. Bigarren Karlistada garaian -bera liberalen aldeko bataloi batean borrokatua zen- granada batek zauritu zuen, etxean zegoela, hain zuzen ere San Sebastian egunean, eta handik sei hilabetera hil zen, foruak deuseztatu ziren egun berean.
Publicidad
Bilintxen ahotan, eta aspaldiko poeta Donostiari begira ipiniz, bertso hau kantatu zuten Lizarraldek eta Muñoak: «Zure esentzia galdu zenuen / ta ez dut gogora-tzen non zen / lehengo begiez ikusten zaitut / ta ez zaitut ezagutzen». Eta hau ere bai: «Nahiz gaur egungo Donosti honek / turistentzat duen lilura / gahiago maite nuen nik herri / usaina zuen hiri hura». Baita kritika kutsuko hau ere: «Etxe azpiko dendan ez dute / nere izenik ikasten / bihotz galduek orain ez dute / nere bertsorik abesten».
Eta, bukaera aldera, poetaren etsipenezko hitzok: «Inork oroi-tzen ez nauelako / inor ez da nitaz ahazten / jada ez nauzu lehen bezala / berezi sentiarazten».
Clara Campoamorren larruan kantatu zuten gero. Biografiako oinarrizko datu batzuk eman ostean, emakume hark Madrilgo Kongresuan egindako hitzaldi bateko pasartea berritu zuten; hain zuzen ere, emakumeen boto-eskubideen aldeko aldarria. 1931n ezarri zen boto femeninoa, eta 1933an gauzatu lehenengo aldiz.
Publicidad
Gaur egungo gizarteari begira, Campoamorren ahotan hitzok ipini zituzten bertsolariek: «Mirari batek saihestu zuen / abortuaren legea /oraindik ere gorbatak dauka /eliteetan boterea».
Gero Raimundo Sarriegi eta Katalina Eleizegiren talaiatik jardun zuten bertsolariek. Bata gizon ezaguna, San Sebastian Martxaren egilea. Bestea, berriz, euskal antzerki modernoaren amatzat hartu izan da. Donostiarra zen eta 1963an hil zen, Lizarran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión